Borrar
Mariezkurrena, Afrikara egindako bidaia batean bertako biztanleekin.
Igone Mariezkurrenak 'mendietako erreinura' egindako bidaia partekatuko du

Irun

Igone Mariezkurrenak 'mendietako erreinura' egindako bidaia partekatuko du

'Zure abenturaren bila' programa Afrikan murgiltuko da bihar eskainiko duen saioan

M. A. I.

irun.

Martes, 4 de marzo 2025, 20:54

'Zure abenturaren bila' programak saio berria eskainiko du bihar, osteguna, 19:30ean Amaia Kultur Zentroan. 'Lesoto: Afrikako Mendietako Erreinua, bizikletaz' ikus-entzunekoa aurkeztuko du Igone Mariezkurrena kazetariak eta abenturazaleak.

Lesotoren berri izan zuenean, «izugarri erakarri ninduen», azaltzen du. «Azaleraren % 80 1.800 metrotik gorako garaieran dago, horregatik esaten diote Mendien Erreinua». Orografia menditsuak eta turismoa sustatzeko harribitxi nabarmenik ez edukitzeak «nahikotxo isolatu dute Lesoto urteetan», eta Mariezkurrenak lekua ezagutu nahi izan zuen. «Txirrinda baino bidelagun hoberik ez zitzaidan bururatu Afrika ezezagunenean murgiltzeko», eta bertan bizitako esperientzia ikus-entzuneko honetan plazaratu du. Proiekzioak 60 minutuko iraupena izango du, eta, ondoren, solasaldi bat egingo dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Igone Mariezkurrenak 'mendietako erreinura' egindako bidaia partekatuko du