Borrar

Irun

Ia mila aurreinskripzio jaso ditu Solas Jolas programak

Viernes, 28 de marzo 2025, 19:51

Solas Jolas udaleko irekien programak aurreinzkripzio epea itxi berri du, eta, atzoko osoko bilkuran, Elkarrekin Podemos taldeko Thania Pazosek aurtengo datuei buruz galdetu zuen. Josu Iguiñiz Euskara ordezkariak azaldu zuenez,«gutxi gora behera, 960 izen-emate egon dira», eta programak «600 plazatik gora» eskainiko ditu aurten.

Pazosek behar bereziak dituzten haurrentzako plazen eskaerei buruz galdetu zuen ere: kasu honetan, kopuru osotik «30 bat plaza» eskainiko dira, eta 82 aurreinzkripzio jaso ditu Euskara Udal arloak. Aurreinskripzioen fase hau amaituta, prozezua aurrera jarraitzen du. Hurrengo urratsa zozketarako behin behineko zerrenden argitaratzea izango da, datorren astelehenean, hilak 31. Ostirala arte, apirilak 4, erreklamazioak egiteko epea zabalik egongo da. Apirilaren 9an zozketarako onartuen behin-betiko zerrendak argitaratuko dira, eta hurrengo egunean, apirilak 10, zozketa egingo da 10:00etan Udaletxeko Bilkura Aretoan. Emaitzak egun berean zabalduko dira, 15:00etatik aurrera. Udal webgunean edo 943 50 52 72 telefono zenbakira deituz kontsultatu ahalko dira. Era berean, aurreinskripzio guztien titularrei mezu elektroniko bat bidaliko zaie behin betiko inskripzioa egiteko, hitzordua eta inskripzio-kode batekin.

Behin betiko izen-emate epea apirilaren 28tik maiatzaren 12ra arte egongo da zabalik, eta zozketan egokitutako hurrenkeran egin beharko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ia mila aurreinskripzio jaso ditu Solas Jolas programak