Borrar
Udaleko eta hiriko eragileen ordezkariak, aurtengo Euskaraldiaren aurzpenean. X. de la Linde
Hiriko txokoak euskaraz betetzeko gonbita

Hiriko txokoak euskaraz betetzeko gonbita

Maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiaren harira, Udalak eta hiriko hainbat eragilek programazio zabala ondu dute hizkuntza-ohiturak aldatzeko helburuarekin

X. de la Linde Garcia

Lunes, 28 de abril 2025, 23:28

Euskaraldiaren edizio berria hastear den honetan, Udalak eta mugimendu sozialean parte hartuko duten hiriko eragileek datorren astetan egingo dituzten jardueren programazio «interesgarri eta erakargarria» aurkeztu dute gaur goizean. Maiatzaren 15etik 25era bitarte ospatuko da aurtengo Euskaraldia, baina lehenagotik ere euskara praktikatzeko zenbait jarduera izanen dira hirian.

Zabaltza plazan egingo dute Euskaraldiaren irekiera ekitaldia hilaren 15ean, ostegunean, arratsaldeko 19:00tan. Irundarren hizkuntza-ohiturak aldatzeko helburuarekin, herritarrek hainbat jarduera izango dute eskura. Besteak beste, Muxkikoak, Oskarbi taldeak antolatutako kantaldi hitzaldia, dantza eta txontxogilo saioak edo hika ikastaroa izango dira hilaren 25era bitarte.

Cristina Laborda Irungo alkateak, hiriko «txokoak euskaraz betetzeko» deia egin du udaletxeko areto nagusian egindako prentsaurrekoan, eta irundarrei gonbita zaldu die jardueretan parte har dezaten. Euskara ordezkaria den Iosu Iguiñizek, ordea, «hiriak Euskaraldiarekin bat egiteak zentzu handia duela» onartu du. Hain zuzen, hiriko euskal hiztunen kopurua «nabarmen jeitsi» dela neurtu dute eta euskarak «gaztelaniak duen leku bera» izan behar duela aldarrikatu du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hiriko txokoak euskaraz betetzeko gonbita