Borrar

Irun

Haurrak Parkean, euskaraz jolasteko abagunea

Martes, 6 de mayo 2025, 20:06

Hilaren 7tik 30era, hiriko hainbat parke eta plazatan gauzatuko dute Haurrak Parkean programa. Jolasaren bitartez, gaztetxoen «hizkuntza ohituretan» eragiteko saioak egingo dituzte asteazken eta ostiraletan.

Antolatzaileek adinaren araberako bi talde osatuko dituzte: Zabu-Zibu taldea 3 eta 5 urteko haur eta familiekin (17.00etan), eta Txirrintxon taldea 6 eta 9 urte bitarteko haurrekin (18.00etan). Asteazkenetan, Oñaurre eta Nagore Laffage parkeetan izango dira bi taldeak. Ostiraletan, berriz, Partxis parkea eta San Juan plaza izango dira jolasgune.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haurrak Parkean, euskaraz jolasteko abagunea