Borrar
Iazko goitiberatako bat. DE LA HERA

Irun

Goitibiera lehiaketa eta beste zenbait ekintzek osatuko dute Koadrila Egunaren egitaraua

M. A. I.

irun.

Martes, 3 de junio 2025, 20:27

Ekainak 21ko Herri Bazkaria izango da Betti Gottik antolatutako egitarauaren hitzordu nagusia, baina ez bakarra. Aurten ere, beste zenbait ekintzekin osatuko da Koadrila Eguna, goizetik gauera arte. 09:00etan eskainiko da gosari herrikoia Urdanibia plazan. Izen emateak Betti Gottiren web gunearen bidez egin daitezke, datorren igandea arte eta 12 euroren truke.

Ondoren, eta laugarrenez, Irun Hiriko Goitibera Lehiaketa ospatuko da. Inskripzioek 10 euroko prezioa dute eta 16 uretik gorako edonork izena eman dezake. «Aurten, deialdi berezia egin nahi diegu neska-emakumeei parte hartzera», nabarmendu dute Betti Gottiko kideek. Antolatzaileek jendeari eskatu diote «beraiek egitea, propio diseina ditzala beraien goitiberak».

Egunak aurrera egingo du 12:00etan Txaranga Peña Poteo eta trikitilariek eskainiko duten emanaldiarekin, alde zaharreko kaleak girotzen. 13:15ean abiatuko da Urdanibia plazatik Ficobara joateko kalejira. Antolatzaileek adierazi dutenez, Herri Bazkarirako sarrera guztiak jada saldu dira. Dena den, 16:00etan Ficobako ateak berriz zabalduko dira DJ Balberren emanaldiaz gozatzeko. 17:00etan Burrunba Elektrotxarangak giroa are gehiago alaituko du. 20:30ean hirigunera bueltatuko den kalejira irtengo da Ficobatik. Eguna amai-tzeko mendaria eskainiko du Betti Gottik. Bertan parte hartzeko izen emateak web gunearen bidez egin daitezke.

Iaz berreskuratu zen kamiseta lehiaketa aurten ere antolatu da. «Inoiz baino gehiago, koadrilak animatzen ditugu kamiseten marrazki, logo eta koadrilako izen, goitizen laburra jarriz, lehiaketan parte hartzera». Kasu honetan ere derrigorrezkoa da izen ematea Betti Gottiren web gunearen bidez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Goitibiera lehiaketa eta beste zenbait ekintzek osatuko dute Koadrila Egunaren egitaraua

Goitibiera lehiaketa eta beste zenbait ekintzek osatuko dute Koadrila Egunaren egitaraua