Filmak, bertsoak eta beste ekimen kulturalak ospatuko dira Euskaraldiaren inguruan

J.O. IRUN.

Hamaika egun euskaraz bizi-tzeko gonbitea luzatzen du Euskaraldiak. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra Irunen eta beste 350 udalerrietan burutuko den ekimenaren helburuak hizkuntza ohiturak astintzea eta euskararen erabilera indartzea dira. Honen harira, Irunen zenbait ekintza kulturalak antolatu dira. Hemen ere, zineak pisu garrantzitsua edukiko du: azaroaren 27an, 'Jainkoak ez dit barkatzen' dokumentala izango da ikusgai Amaian. 28an, 'Black is Beltza' filmaren txanda izango da: proiekzioaren ondoren, solasaldi bat egingo da Fermin Muguruzarekin. 'Oreina', hilak 29an; eta 'Errementari' eta 'Paddington 2' filmek, abenduaren 2an, Euskaraldiaren eskaintza zinematografikoa osatzen dute.

Honez gain, Irungo Euskaraldiaren programazioaren barne Min-tzodromoa ospatuko da hilaren 23an Mendibil merkataritza gunean. Abenduaren 1ean, San Juan plazan, 'Irunen kantuz' ekimena burutuko da. Abenduaren 2an bertso saio bat ospatuko da Amaian eta Beatriz Egizabal aktoreak bakarrizketa bat eskainiko du Palmera Monteron. Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, jolas parkea eta diskofesta egongo dira San Juan plazan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos