Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Arantza Zulet Euskara teknikaria, Jon Ugarte eta Maria Viñas. OCHOTECO
Familia Olak bi tailer eta txango bat eskainiko ditu otsailean

Irun

Familia Olak bi tailer eta txango bat eskainiko ditu otsailean

Euskara Udal arloak antolatutako egitasmoa familiei zuzenduta dago

Viernes, 24 de enero 2025, 20:04

Familia Ola programak txanda berri bat antolatu du otsailerako. Proiektu honen bitartez «euskara sustatzen dugu ikastetxeetatik kanpo, beste esparru batzuetan», azaldu zuen Jon Ugarte Euskara arloko ordezkariak.

Urteko Familia Olaren lehenengo txanda da hau, baina ikasturteko bigarrena. Udazkenean burutu zen edizioaren datuak partekatu zituen Euskara ordezkariak: «arrakastatsua izan zen eta hainbat familiak parte hartu zuten». Gauzatu ziren bi tailerretako bakoitzean 45 parte-hartzaile izan ziren, eta Arditurrira antolatu zen irteeran, berriz, 37.

«Oraingoan, beste bi tailer eta txango bat ditugu». Hezten Elkarteak kudeatuko ditu ekimenak: otsailaren 11n eta 13an (asteartea eta osteguna) zentzumenen tailerra burutuko da Eguzkitza ikastetxean, 17:30etik 19:00etara. Maria Viñas Hezteneko arduradunak azaldu zuenez, «gure zentzumenak erabiliz, jolas eta eskulan ezberdinak egingo ditugu». Otsailaren 18an eta 20an, ordu eta leku berean, inauteri-tailerra izango da, non «maskarak egingo ditugu eta, bakoitzaren sormenatik abiatuta, norberak bere mozorroa sortuko du». Tailerrak Eguzkitzako patioan egingo dira eguraldi aproposa egiten badu. Hala ez bada, eskolaren barneko instalazioetara mugituko dira.

Albaola ezagutzeko irteera

Bigarren txandako txangoa Albaola faktoriara izango da, otsailaren 22an. Bertan, familiek baleazale eta arrantzaleen istorioak ezagutzeko aukera izango dute.

Programaren helburua «familiak euskaraz aritzeko gune eta une ezberdinak sortzea da», gogorarazi zuen Maria Viñasek. Ekintza guztiak doakoak dira, eta izen-emate epea astelehenean, hilak 27, zabalduko da Udalaren webgunean. Parte hartzeko betekizunak Irunen erroldatua egotea edo haurrak herriko ikastetxe batean matrikulatuak egotea dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Familia Olak bi tailer eta txango bat eskainiko ditu otsailean