Euskaraz egindako ikerketak bultzatzeko helburuarekin

Beka honen helburua «adopzioz eta bihotzez bidasotarra izan zen Jose Antonio Loidi ospetsuari omenaldia egitea da», gogorarazi zuen Mónica Martínez Euskara arloko ordezkariak. «Jose Antonio Loidik euskara izugarri maite zuen eta bultza-tzen lagundu zuen. Haren eredua jarraituz, euskarazko ikerketa suspertu eta bultzatu nahi dugu hainbat esparrutan».

Zehazki, beka honek antropologia, filologia, toponimia, literatura, osasun publikoa, hidrologia eta botanika arloetan egindako ikerketa lanak barne hartzen ditu. Irungo Udalak bi urtean behin deitzen du Jose Antonio Loidi beka.

 

Fotos

Vídeos