Irun
Euskaraldiaren irekiera ekitaldia, bihar Zabaltza plazanSecciones
Servicios
Destacamos
Irun
Euskaraldiaren irekiera ekitaldia, bihar Zabaltza plazanM. A. I.
IRUN.
Martes, 13 de mayo 2025, 19:55
Hasiera ofiziala emango diote bihar, osteguna, Euskaraldiari. Irekiera ekitaldia Zabaltza plazan ospatuko dute 19:00etan. Hainbat jarduera egongo dira: Peñagarikano,Telleria eta Agirre bertsolariek parte hartuko dute, erromeria eskainiko du Auntxa Trikitixa Eskolak eta dantza ere izango da Pauso-K-ren eskutik. Honez gain, bihar, 18:00etan, Oinkada Muxiko Taldeak emanaldia eskainiko du Zentroko Auzo Elkartean.
Udalak eta hiriko hainbat eragileek osatutako programak aurrera egingo du larunbatean: globoflexia tailerra, aurpegi margotzea, ipuin kontalaria eta kalejira antolatu ditu Artia Auzo Elkarteak 11:00etatik aurrera. 17:00etan, Urdanibia plazan, Kidam magoak ikuskizuna eskainiko du, eta 19:00etan, leku berean, bingo saioa ospatuko da Yogurinaha Borova eta Aurori Badiolaren eskutik.
Igandean, mintzagosaria izango da 9:00etan Santiagoko El Bule eta Iñaki-Alaitsu tabernetan, eta 18:00etan 'Euskaldungak' antzerki saioa eskainiko dute Aroa Blancok eta Maite Lopezek Urdanibia plazan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.