Borrar

Irun

Euskaraldia aurrera doa egitarau zabalarekin

M.A.I.

IRUN.

Sábado, 17 de mayo 2025, 20:24

Irun ere murgilduta dago Euskaraldiaren giroan eta egitarau zabala gauzatuko da datozen egunetan. Gaur bertan, igandearekin, Aroa Blancok eta Maite Lopezek 'Euskaldungak' antzezlana eskainiko dute Urdanibia plazan, 18:00etatik aurrera.

Bihar, astelehena, CBA liburutegiaren txanda da: bertan 'Kutxidazu bidea, Ixabel' liburuaren irakurketa egingo da, 18:00etatik aurrera eta Alberdania argitaletxearen laguntzarekin. Joxean Sagastizabal liburuaren idazlea bertan izango da baita ere. Asteartean, Euskaraldia Amaia Kultur Zentrora mugituko da: 19:00etan, 'ZtandaP' bakarrizketa eskainiko dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik.

Asteazkenean, Euskaraldiaren aldeko bazkaria antolatu dute Eguzkitza bigarren hezkuntzako eskolak, Eusliderrak eta AEK Euskaltegiak. 19:00etan, berriz, Hikodromoa topaketa egingo da EKT Elkartean. Ostegunean, 'Hatsaren poesia' liburua aurkeztuko da Zentroko Auzo Elkartean, 19:00etatik aurrera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldia aurrera doa egitarau zabalarekin