Korrikaren aurreko edizio baten irudia, Colon pasealekutik pasatzen.
Irun

56 eragilek eramango dute Korrikaren lekukoa Bidasoan

Datorren ostegunean abiatuko da ekimenaren XXIII. edizioa San Juan plazatik, Hondarribira joango da eta berriz ere Irunera bueltatuko da

Jueves, 7 de marzo 2024, 01:00

Korrikaren lekukoa berrogeita hamar eskutik gora pasako da Bidasoako eskualdean datorren ostegunean, hilak 14. Irun eta Hondarribiko 56 eragilek babestu dute lasterketaren ibilbidea eta haiek izango dira, eskuz esku, lekukoa eramango dutenak aurtengo Korrikaren lehen urratsetan.

Publicidad

AEK-k antolatutako ekimenaren aurtengo edizioak Irunen izango du abiapuntua. Ostegunean 16:00etan hasiko da 2024ko Korrika, San Juan plazatik. Irungo kaleetan zehar joango dira korrikalariak 16:23ak arte: orduan, lasterketa Hondarribian sartuko da. Handik igaro ondoren, Irunera bueltatuko da eta berriz ere ibiliko da herriko kaleetatik lekukoa Hendaiara pasa aurretik, 17:19ean.

Irungo AEK-k bere esker ona adierazi nahi izan die Bidasoako eskualdean Korrika babestu duten eragile guztiei.

Osteguneko egitaraua

Datorren ostegunerako egitarau oparoa antolatu da Irunen, Korrikaren irteera ospatzeko: Gazte Korrika antolatu dute goizean, eta eguerdian kale animazioa egongo da San Juan plazan. Urdanibia plazan, berriz, artisau azoka egongo da bai goizez eta baita arratsaldez.

15:30ean Korrikaren ekitaldi nagusia hasiko da. Lasterketa abiatu ondoren, 17:30ean, Burrunba Elektrotxarangak emanaldia eskainiko du Urdanibia plazan. 19:30ean, Esne Beltza taldeak kontzertua eskainiko du, eta 21:30ean Bad Sound eta Lagunak igoko dira eszenatokira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad