Ehundaka gaztetxo Korrika txikian

Ehundaka gaztetxo Korrika txikian

Astelehen goizaldean Korrika iritsi zen Irunera eta, atzo, Irungo hainbat eskolak Korrika Txikia ospatu zuten. Ehundaka gaztetxok hartu zuten ekimenaren lekukoa eta erdiguneko kaleak kolorez eta euskararen aldeko oihuez bete zituzten. 10:00etatik aurrera, ikasleak Zabaltza plazan batu ziren Korrikaren abestiak kantatzeko eta Kolon pasealekutik zehar eraman zuten lekukoa, beraien kamiseta eta dortsal kolore-tsuekin. Korrika txikia Zubimuxuko errotondatik Fermin Calbetón kaleraino igaro zen. Neska eta mutilek ekimenaz gozatu zuten, eguraldi eguzkitsua lagun, eta giro paregabean.