Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Udalko ordezkariak eta Euskaraldian parte hartuko duten eragileak, San Juan plazan egindako talde argazkian. X. de la Linde García
Bueltan da elkarrekin mugitzeko eta elkarri eragiteko Euskaraldiaren edizio berria
Irun

Bueltan da elkarrekin mugitzeko eta elkarri eragiteko Euskaraldiaren edizio berria

Udalak eta hiriko hainbat eragilek programazio zabala ondu dute maiatzaren 15etik 25era hizkuntza-ohiturak aldatzeko helburuarekin

X. de la Linde García

IRUN.

Viernes, 2 de mayo 2025, 02:00

'Elkar mugituz egingo dugu' lelopean, maiatzaren 15etik 25era bitarte Euskaraldiaren edizio berria egingo dute Euskal Herri osoan zehar. Ohi denez, Irunek ere bat egingo du mugimenduarekin eta horren harira, udal ordezkariek eta hiriko hainbat eragilek elkarlanean ondutako egitarau «interesgarri eta erakargarria» aurkeztu zuten atzo udaletxeko areto nagusian.

Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia maiatzaren 15ean egingo dute, 19:00etan. Hamaikakoaren aurkezpenarekin batera, bertsolariak eta musikariak arituko dira Zabaltza plazako taulagainean. Itxiera ekitaldia 25ean izango da, ordu eta leku berean.

Egitarauean aurreikusita dauden jardueren artean nabarmen-tzekoak dira hilaren 23an Oskarbi taldeak kantuen bidez euskararen historia kontatzeko egingo duen kantaldi-hitzaldia eta AEK-k hitanoaren erabilera sustatzeko antolatutako ikastaro trinkoak eta Hikodromoa.

Larreaundiko auzo jaietan ere Euskaraldiaren presentzia nabaria izango da. Jai eremuan txoko informatiboa egongo da hainbat egunetan eta Eguzkitza eskolako ikasleek bazkaria eta kantu emanaldia antolatu dute.

Halaber, maiatzaren 15etik 25era bitarte mutxikoak, txotxongilo eta antzerki emanaldiak, liburu aurkezpenak eta euskaraz aritzeko bestelako jarduerak izango dira gozagai.

Beroketa moduan eta hiritarren parte hartzea sustatzeko, hilaren 10ean Gune Ibiltaria egongo da 17:30etatik aurrera Urdanibia plazan eta dantzajira emanaldi bat izanen da erdiguenan zehar. Oiasso Museoan, aldiz, euskaltegiko ikasleek Ihes Gelan parte hartzeko aukera izango dute hilaren 13an, asteartearekin.

Euskaraldia

  • Txoko informatiboa. Maia-tzaren 1ean, 3an eta 4ean, Larreaundiko jai eremuan, eguerdiko 12:00etan.

  • Hika ikastaroak. Bi saio, hilaren 7an eta 14ean, Irungo AEKn, arratsaldeko 18:00etan hasita.

  • Gune ibiltaria. Hilaren 10ean, larunbata, arratsaldeko 17:30ean hasita, Urdanibia Plazan.

  • Kantu eta dantzajira: Nabartenea & Lagunartean. Hilaren 10ean, 18:00etan. Pio XII, Zabaltza, San Juan eta Urdanibia plazan.

  • 15, osteguna. 19:00etan, irekiera ekitaldia eta hamaikakoaren aurkezpena Zabaltza plazan. Bertsolariak, erromeria eta sorpresa gehiago. Pio XII plazan, Oinkada Muxiko taldearen emanaldia, 18:00etan.

  • 17, larunbata. 17:00etan, Asier Kidam magoaren ikuskizuna Urdanibia plazan, eta 19:00etan bingo saioa. Artia auzoan, goizean zehar tailerrak, ipuin kontalaria eta kalejira.

  • 18, igandea. Goizeko 09:00etan mintzagosaria Santiago auzoko El Bule eta Iñaki Alaitsu tabernetan, eta 11:00etatik aurrera, txoko informatiboa Zabaltza plazan. Arratsaldeko 18:00etan, 'Euskaldungak' an-tzerki saioa Urdanibia plazan.

  • 19, astelehena. 'Kutsidazu bidea Ixabel' liburuaren irakurketa CBAn, 18:00etan.

  • 20, asteartea. 'ZtandaP' bakarrizketa Amaia KZn, arratsaldeko 18:00etan.

  • 21, asteazkena. Hika ikastaroaren hirugarren saioa 18:00etan, eta jarraian, Hikodromoa Bidasoako EKTn.

  • 22, osteguna. 'Hatsaren poesia' liburuaren aurkezpena, 19:00etan Zentroko Auzo Elkartean.

  • 23, ostirala. 15:30ean, 'Eguzkitza kantuz' emanaldia Larreaundin, 17:00etan 'Kamishi-Jai' antzerkia San Miguel auzoan, eta 19:00etan Oskarbi taldearen kontzertua Amaia KZn.

  • 24, larunbata. 12:00etan, Txorimaloak Soinu Taldearen kontzertua San Juan plazan eta 17:30ean, 'Baleazaleak' txontxongilo emanaldia Pio XII plazan.

  • 25, igandea. 12:00etan, Muxikoak San Plazan Jeiki Hadi taldearen eskutik eta 18:00etan, itxiera ekitaldia dantza eta musika emanaldiekin.

Aurtengoa Euskaraldiaren bosgarren edizioa izango da, udaberrian egiten den lehena. 2018an gauzatu zuten estreinakoz helburu nagusi batekin: euskara ulertzen duten hiztunen hizkun-tza ohiturak eraldatu eta euskararen erabilera aktibatzea. Horretarako, 11 egunez eguneroko harremanetan euskara lehenesteko praktika soziala da, belarriprest edo ahobizi roletan. Udalak jakinarazi duenez, astelehenetik osteguneran txapak banatuko dituzte udal euskaltegian.

Irungo AEKko arduraduna den Beñat Alzagaren hitzetan, Euskaraldia «laborategi antzeko bat da, baldintzak sortu behar ditugu ariketaren osteko 365 egunetan espazioak hartzen eta euskara erabiltzen segi dezagun». Gainon-tzezko eragileek ere antzeko iri-tzia plazaratu zuten atzoko pren-tsaurrekoan.

Udalaren aldetik, Iosu Iguiñiz Euskarako ordezkariak eskerrak eman zizkien Euskaraldiarekin bat egin duten hiriko eragileei eta Euskara saileko lan taldeari.

Hala ere, hirian euskararen egoera «ez dela ona» onartu zuen Iguiñizek, eta horregatik, «hiriak Euskaraldiarekin bat egiteak zen-tzu handia duela» azaldu zuen. Dena den, Irun ere euskalduna dela aldarrikatu Euskara ordezkariak eta euskarak «gaztelaniak duen leku bera» izan behar duela nabarmendu zuen.

Cristina Laborda alkateak, berriz, aurtengo leloarekin bat egin eta «ahal den guztietan» lehenengo hitza euskaraz egiteko eta aurreikusita dauden jardueretan parte hartzeko gonbita luzatu zien irundarrei.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bueltan da elkarrekin mugitzeko eta elkarri eragiteko Euskaraldiaren edizio berria