Irun
'Aski da!' kolektiboak 40 eragile bildu eta Udalari euskararen geroaz hitzegiteko bilera eskatu dioSecciones
Servicios
Destacamos
Irun
'Aski da!' kolektiboak 40 eragile bildu eta Udalari euskararen geroaz hitzegiteko bilera eskatu dioM. A. I.
IRUN. '
Lunes, 20 de enero 2025, 20:29
Aski da! Irunen ere euskaraz bizi nahi dugu' izeneko kolektiboaren bidez, 35 eragilek manifestu bat plazaratu zuten abenduaren 4an Gabonetako argiak pizteko ekitaldian egindako euskararen erabilera eskasa salatzeko. Egun, hiriko 40 eragile bilduta (sei eskoletako guraso elkarte, hamar kultur talde, bederatzi gizarte eragile, hamar auzo elkarte eta bost kirol elkarte), Udalari bilera eskatu diola ezagutzera eman du Aski da! kolektiboak.
Irungo Udalak publikoki barkamenak eskatu izana «baikorki baloratzen dugu, baina hi-tzetatik eta ekintzetara pasatzeko momentua» dela iragarri dute.
«Bigarren mailako herritar gisa tratatuak izatera ohituak gaude», salatu dute. «Baina pazientzia agortu egin zaigu eta Udalari euskarak eta euskal kulturak merezi duten begirunea agertu dezala exijitzen diogu». Azken hilabetean egindako saretze lanaren ondorioz «Irunen euskarak merezi duen lekua elkarlanetik eta modu iraunkorrean lantzeko beharra irundar askoren kezka dela» adierazi du Aski da!-k.
Azken urteotako martxa ikusirik, eragile hauen ustez, «hizkun-tza politikak eguneratzeko beharra dago Irunen eta elkarlanerako gonbidapena luzatu nahi diogu udalari herrigintzatik». Horregatik, «Cristina Laborda alkate anderearekin eta Euskara arloko udal ordezkariekin, elkarlanetik plangintza berria eraikitzen hasteko bilera bat egitea proposatu dugu. Urtarrilaren 27tik 31ra bitarteko astean eta kolektiboetako ahal bezain beste ordezkarik parte hartu ahalko duten adostutako ordutegian» bilera eskatu dute 'Aski da!'koek HAZ bidezko erregistroan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.