Borrar
Las diez noticias de la jornada

Irun

Aski da! kolektiboa AROA Euskara Plana hobetzeko partaidetza saioetan izango da

J. O.

irun.

Lunes, 12 de mayo 2025, 19:45

Aski da! Irunen bizi nahi dugu kolektiboak Euskara udal arloak antolatutako partaide-tza prozezuan izango dela baieztatu du. Lau saio deitu dira, maiatza eta ekaina bitartean ospatuko direnak, eta hauen helburua 2025-2029 AROA Euskara Planaren inguruan ekarpenak jasotzea da.

Aski da! kolektiboak «baikorki» baloratu du «Irungo Udalak egindako irekidura ariketa» eta eragileen iritziak jasotzeko prozedura hori abian jarri izana. «Proposamen honek ez ditu Aski da! kolektiboak hasieran egindako eskaerak asetzen, baina administrazioaren erritmoak zeintzuk diren ulertuta, eta Udalaren hizkuntza politikaren garapenean inoiz egin ez duen urratsa dela onartuta, bertan parte hartzeko erabakia hartu dugu». Prozezua amaitzen denean, ekainean, horren balorazioa egingo du taldeak.

Gogorarazi dutenez, Aski da! joan den neguan sortutako kolektiboa da, Udalak «gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsez» egin ondoren. «Hartatik hona, kolektiboko kideok Udalak antolatutako hainbat Euskara Aholku Batzordetan parte hartu dugu».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aski da! kolektiboa AROA Euskara Plana hobetzeko partaidetza saioetan izango da