Borrar
Aitor Casado, Mongolian.
Aitor Casadok Mongolian bizitakoa kontatuko du bihar 'Zure abenturaren bila' saioan

Irun

Aitor Casadok Mongolian bizitakoa kontatuko du bihar 'Zure abenturaren bila' saioan

X. L. D.

Irun.

Martes, 6 de mayo 2025, 20:01

Ostegunean, hilaren 8an, Aitor Casadok Mongoliara egindako bidaiaren nondik norakoak azalduko eta erakutsiko ditu 'Zure abenturaren bila' programaren saio berrian.

Hitzordua Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean, eta doako sarrerarekin, edukiera bete arte.

Euskaraz egingo den saio honetan, Asiako herrialdeari eta bere ekosistema anitzari buruzko 'Mongolia: nomaden lurraldea' izeneko ordubeteko ikus-entzunezkoa proiektatuko da. Jarraian, ikusleek aukera izango dute Casadorekin herrialdeaz eta bidaitzeko zaletasunaz buruz solasteko.

Udalaren oharrean jasotakoaren arabera, Casadok 70eko hamarkadako errusiar furgoneta batean zeharkatu zituen Mongoliako estepak eta basamortuak. «Tradizioa eta natura elkartzen diren mundu bat deskubritu genuen», dio.

Mongoliakoarekin batera, Udaleko Kultur Zerbitzuak antolatutako 'Zure abenturaren bila' programaren hemezortzigarren saioa izango da honakoa. Irudien laguntzaz, gonbidatuek beren bidaietan bizitakoa besteekin partekatzeko gune bat eskaintzen du egitasmoak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aitor Casadok Mongolian bizitakoa kontatuko du bihar 'Zure abenturaren bila' saioan