
Irun
Abian da Euskaraldiaren atarikoa izango den Euskararen HilabeteaSecciones
Servicios
Destacamos
Irun
Abian da Euskaraldiaren atarikoa izango den Euskararen HilabeteaEuskaren Hilabetea abian da atzotik «jardueraz gainezka», adierazi zuen Iosu Iguiñiz euskara ordezkariak. «Hizkuntza ohituretan eragitea ezinbestekoa da euskara sustatu nahi baldin badugu, eta lortzeko Euskararen Hilabetea bultzatu dugu. Gure hizkuntzaren erabilera handitzeko lanean jarraitzen dugu, eta. horretarako. gazteei zuzendutako jarduerak antolatu ditugu ikastetxeetan, lagunen artean, kirolean, gurasoekin eta aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko».
Aurten, Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era antolatu dute. Asteartean «izan genuen antolakuntzarako bigarren bilera. Euskararen erabileran kontzientzia pizten lagun izango dugu Euskaraldia», azpimarratu zuen euskara ordezkariak. Haren atarikoa izango da Euskaren hilabetea, kasu honetan, batez ere gazteengan arreta jarrita, eta protagonistak izango dira Udaleko euskara arlotik bultzatu diren egitasmoetan. Hiru multzotan banatu zituen Iguiñizek: «Amaia Kultur Zentroan egingo diren euskarazko antzezlanak, Iruneroren bi zenbaki berezi eta Mintzodromo gaztea».
'Amak' Asteazkenean ireki zuen DBHko 3. eta 4. mailako gazteei zuzendutako Txalo Prodikzioak-en antzezlanak Euskararen Hilabetea Amaian.
'Futbolistok' Ostegun eta ostiralean Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohiak bakarrizketa aurkeztuko die DBH-ko 1. eta 2. mailako ikasleei.
Mintzodromo gaztea MU-ko ikasleen gidaritzapean, DBH-ko ikasleei zuzenduta, Palmera Monteron egingo dute martxoaren 14an eta 21ean,
'Amama' Eidabek martxoaren 18an, 19an eta 20an eskainiko die lana HH-ko ikasleei.
Irunero Euskara udal aldizkariak bi zenbaki berezi argitaratuko ditu adin ezberdineko hainbat zentroetako ikasleen ekarpenekin.
'Mamuak' LH-ko 3. eta 4. mailako ikasleentzat, Anodino Teatrok antzezlana aurkeztuko du apirilaren 2an eta 3an.
Laburbira Zirkuitoa. Apirilaren 9an Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan 19:00etan: 'Prosopagnosia' (Ekain Martinez de Lizarduy), 'Plazer bat' (Sonia Estevez), 'Betiko gaua' (Eneko Sagardoy), 'Europa' (Ekain Irigorien), 'Pentsatzen dut' (Alaia Martin Mitxelena eta Uraitz Mateo), 'Hor konpon' (Jone Arriola), 'Goodbye Kepler' (Nerea Ayala) eta 'Utlandsk' (Alba Lozano).
Antzerki saioak Haur Hezkuntzako (3, 4 eta 5 mailak), Lehen Hezkuntzako (3 eta 4 mailak) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (1, 2, 3 eta 4 mailak) ikasleei zuzenduko dira.
Mintzodromo gaztea Palmera Monteron eta Mondragon Unibertsitateko tokiko ikasleen ardurapean egingo dute, DBH-ko 4. mailakoei zuzenduko da. Era berean, zinegotziak aurreratu zuenez, «gazteek hainbat gairen inguruan, euskaraz egiteko aukera izango dute beste institutuetako ikasleekin».
Irunerori dagokionez, ikasleen ekarpenekin bi zenbaki berezi egingo dira. Bat Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 4. maila bitarteko ikasleen lanekin eta bestea Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBH-rako ikasleen lanekin. Euskara Arloaren programa borobiltzeko, Laburbirak proiekzioa eskainiko da aretoko hitzaldi aretoan apirilaren 9an.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.