Haurren presentziak euskararen alde jokatzen du
40 eta 64 urte arteko helduek erabilera bikoizten dute txikiak aurrean daudenean
J.O.
Domingo, 21 de mayo 2017, 00:10
«Irungo kaletako elkarrizketetan haurren presentziak euskararen erabilerari mesede egiten dio», azpimarratu zuen Juanjo Allurrek. Siadeco enpresako behatzaileek burututako neurketen arabera, txikiak aurrean daudenean «euskararen erabilera altuagoa da».
Publicidad
Gurasoek, eta helduek orokorrean, gehiago erabiltzen dute hizkuntza haurrak daudenean: adibide modura, «40 eta 64 urteko helduen artean euskararen presentzia bikoitza da haurrak daudenean», aipatu zuen Allurrek. Beste aldetik, «haurrek ere, beraien artean hizketan ari direnean, euskara gehiago erabiltzen dute solaskide guraso edo heldu bat baldin badago». Ikerketaren bidez lortutako konklusioetako bat adin desberdinetako pertsonak solasean daudenean «bai gurasoen eta bai haurren aldetik, euskararen erabilera altuagoa» izateko tendentzia hori da. Sexuaren arabera, ordea, «emakumezkoen artean erabilera zertxobait altuagoa da, baina alde adierazgarririk ez dago», adierazi zuen Allurrek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión