Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

«Aldaketen berri zehatza eman nahi izan dut»

PPLL

Sábado, 3 de diciembre 2016, 00:54

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Irantzu Epelderen lana «ahots datuetan oinarritu da». Adin tarteari dagokienez, «30 eta 40 urte bitarteko euskaldunak hartu nituen ikergai, nahiz inkesta pilotoetan hiztun gazteagoak eta zaharragoak ere kontuan hartu nituen». Adin talde honen hautaketa azaldu zuen Epeldek: «Euskara estandarraren eragina neurtu nahi nuen. Interesgarria iruditzen zitzaidan gutxienez elkarrizketatu behar nituen hiztun horien erdiak D ereduan eskolatuak izatea. Horregatik 40 urtetik beherakoak izan behar zuten». Beste aldetik, «oso inportantea da elkarrizketatuaren eta inkestagilearen arteko harremanean puntu komunak izatea, eta adinkideak izatea oso abantaila haundia iruditzen zitzaidan».

«Hainbat hizkuntz aldaketa detektatu ditut lan honen bitartez, eta bereziki argi da aldaketa batzuk abian direla», azaldu zuen Irantzu Epeldek. Ikerketaren bidez «5.000 pasa erantzun bildu dira», 16 euskaldunei inkestak egin ondoren, «eta horrez gain, elkarrizketa libreen bidez halako solasaldi bilduma egin dut lana osatzeko». «Konbergentzia» detektatu du iker-tzaileak, «hau da, hizkuntza bateratzen ari da euskara batuaren eraginez eta, aldi berean, euskalki tradizionalak oraindik bere urratsa uzten du adin tarte honetako euskaldunengan». Aldaketak «nabarmenak» dira, baina «nik uste baino gutxiago, eta ez oso sakonak», adierazi zuen Irantzu Epeldek.

Aipatutako konbergentzia fenomenoak «ez dira beti euskara batuak ekarriak; batzuetan, gipuzkera edo erdialdeko euskalkiaren eraginak ageri dira. Adibidez, oso ezaguna da '-raka' atzizkia: etxeraka, mendiraka... Ikusi dut gehienetan agertzen den berrikuntza 'etxeruntz' edo 'kaleruntz' esatea dela, eta ez 'etxerantz' edo 'kalerantz' euskara batuak aginduko lukeen bezela», aipatu zuen Epeldek. «Aldaketa nabarmenen berri zehatza eman nahi izan dut lan honen bitartez», laburbildu zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios