Iñaki Perurenak herri kirola hurbilduko du MUko campusera
PPLL
Jueves, 1 de diciembre 2016, 00:10
Euskararen Eguna dela eta, Mondragon Unibertsitateko Bidasoako Campusean hainbat ekitaldi antolatu dira astean zehar. Bihar ostirala, hilak 2, Iñaki Perurena harri-jasotzaileak bere esperientziari buruz hitzaldi bat eskainiko du eta erakustaldi bat burutuko du, 11:00etan. Ondoren, ikasle eta irakasleek herri-kiroletako probak ikusi eta horietan parte hartu ahal izango dute.
Publicidad
Horrez gain, Bidasoako campuseko Mugi Handi ikasle-elkarteak aste osorako egitaratua antolatu du euskara bultzatzeko. Antolatutako ekitaldien artean, euskara eta kirolari buruzko argazki lehiaketa eta euskarazko piropo lehiaketa antolatu dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión