Hondarribia
«Zenbat eta partaide gehiago, hobeto izango da» Berdintasun Mahaiarentzat
Secciones
Servicios
Destacamos
Hondarribia
«Zenbat eta partaide gehiago, hobeto izango da» Berdintasun Mahaiarentzat«Urte bete da lehenengo urratsak ematen hasi ginela. Gure helburua herrian eragitea da eta horretarako, zenbat eta gehiago izan, hainbat hobeto». Hala aipatu zen Martxoak 8 plazan egindako Berdintasun Mahaiaren aurkezpenean.
Kide anitzek osatutako partaidetza espazioa bezala aurkeztu zuten, eta aholkularitzarako, eztabaidarako, azterketarako eta proposamenetarako gune gisa eratzen da.
Mahaia osatzen dutenak emakume eta eragile feministak dira eta talde zein elkarteen izenean edota norbanako moduan parte hartu ahal izango da.
Eratu berri den Berdintasun Mahaiak bederatzi puntuz osatutako oinarrizko zerrenda batekin hasiko da. Hala, «Euskal Autonomia Erkidegoan Berdintasun Legean ezarritakoa Hondarribian errealitate bihurtzearen alde arituko da»
Jendartean gertatzen diren emakumeen eta gizonen arteko desberdinkeriak eta bereizkeriak «identifikatu eta ezabatzeko ekimenak sustatuko ditu eremu guztietan: lan arloan, kulturan, jaietan, aisialdian, kirolean...»
Emakume guztien lan eta bizi baldintza duinak lortzeko ekimenak burutuko ditu eta gorputz eta identitate disidente guztien eskubideak bermatzearen alde arituko da. Gainera, ikuspegi intersekzionala eta dekoloniala izango du. Euskara izango da lehentasunezko hizkuntza. Halaber, mahai-kide guztien parte hartzea bermatuko duten aukerak eskainiko ditu.
Bestalde, Hondarribiko Alardea parekidea izatearen alde dago eta era guztietako indarkeria matxistak identifikatzeko, jendaurrean salatzeko eta biktimak babesteko ekimenak bultzatuko ditu. Berdintasun Mahaia Hondarribiko emakume eta eragile feministen arteko sarea eratze jardungo da eta haien arteko koordinazioa ahalbidetuko du.
Oinarri guzti horiekin bat egiten duten hondarribitar emakumeak Berdintasun Mahaian «parte hartzera animatzen ditugu. Gure taldera bildu nahi duenik bada, Udaleko Berdintasun teknikariarekin jar dadila harremanetan. Kontent eta beso zabalik hartuko dugu, bada-eta zereginik».
Horretarako, berdintasuna@ hondarribia.eus helbide elektronikora idatzi dezakete edota 943 11 12 05 telefonora deitu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.