Borrar
Yoana Mintegi. I. A.
Yoana Mintegi irundarrak egin du martxoaren 8ko kartela

Hondarribia

Yoana Mintegi irundarrak egin du martxoaren 8ko kartela

Hiru emakume artisten lanean oinarritu zen bere lana osatzeko

I. A.

HONDARRIBIA.

Miércoles, 5 de marzo 2025

Martxoaren 8aren baitan egiten diren ekitaldiak iragartzeko kartela Yoana Mintegiren lana da, berak irabazi baitzuen Emeki Elkarteak antolatutako lehiaketa.

Irungoa den, baina Hondarribian bizi den Mintegik adierazi duenez, «oso pozgarria da lehiaketa irabazi izana eta nire kartela leku askotan ikustea. Beraz, milesker aukeratzeagatik».

Onartu du «ez nuela denbora askorik izan. OInarriak ikusita pentsatzen hasi nintzen zer egin eta bururatu zitzaidan hiru emakume artisten lanean oinarritzea. Erreferentzia gisa erabili ditut Sonia Delaunay, Yayoi Kusama eta Hilma af Klint, haien lanetan oinarritu naiz nere konposaketa-lanak sortzeko».

Kartelean nabaritzen dena «zortzi zenbakia da, aipatutako artista hoien estiloekin. Eta koloreei dagokienez, emakumearekin eta egun honekin lotuta dauden koloreak aukeratu nituen: moreak, arrosak eta horrelakoak».

Lehiaketara aurkeztu ziren kartel guztien erakusketa Arma Plazan dago ikusgai atzotik, eta asteartera bitartera egongo da zabalik.

Hitzaldia Kultur Etxean

Emekik eta Udalak prestatutako egitarauan, gaur 19:00etan Nerea Aguadok 'Lenguaje no sexista' hitzaldia eskainiko du, gazteleraz kultur etxean.

Bihar, 11:00etan, Martxoak 8 plazan 'Sare morea osatzen' egitasmoan hartuko dute parte herriko hiru ikastetxeetako ikasleek, eta 20:00etan auditorioan 'Cantando a través del muro. Canciones para el Sáhara occidental' kon-tzertua eskainiko dute.

Igandean 'II Emakumeak Korrika' lasterketa herrikoia egingo dute. Puntaletik hasita bost kilometroko ibilbidea egingo dute oinez goizeko 10:00etan, eta 11:00etan korrika. Izen-ematea doakoa, emekiemakumelkartea@gmail. com helbidean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Yoana Mintegi irundarrak egin du martxoaren 8ko kartela