Hondarribia
Xera Estetikak irabazi du aurtengo inauterietako erakusleihoen lehiaketaZazpi dendek hartu dute parte eta bigarren eta hirugarren postuetan Higer Optika eta Ongi Etorri sailkatu dira
Iñigo Aristizabal
HONDARRIBIA.
Jueves, 6 de marzo 2025, 20:33
Udaleko Merkataritza eta Turismo sailak antolatuta, aurten ere inauterietako erakusleihoen lehiaketa ospatu da. Urtean zehar jaietako eta eguberrietakoa ere egiten dira eta hau da zaharrena, hamabosgarren saioa izan duelarik.
Beraien dendak apaintzen laguntzeko ikastaro bat antolatu zen baina bestetan baina denda gutxiago aurkeztu dira, zazpi. Epai-mahaia Estitxu Urtizberea, Udal Merkataritza eta Turismo zinegotzia, Begoña Puras, Bidasoa Bizirik-eko merkataritza teknikaria, eta Maddi Cartonek, Udal Merkataritza eta Turismo teknikaria, idazkari gisa, osatu zuten, bai eta erabaki ere erakusleiho hoberena San Pedro kaleko Xera Estetikarena izan dela. Bernat Etxepareko Higer Optika eta San Pedro kaleko Ongi Etorrik osatu dute podioa eta sarituek 450, 300 eta 200 euro jaso dituzte. Sari banaketa astelehenean izan zen Udaletxean, desfilekoarekin batera.
Xera Estetikako Amagoia Mujikak gogoratu du nola «parte hartu behar genuen merkatarien bilera izan genuen eta denen artean erabaki genuen euskal inauteriak landu nahi genituela. Bakoitzak pertsonai bat edo gai bat hartuko zuen».
Bere kasuan Zamaltzain landu du, «Xuberoako maskaradan parte hartzen duen pertsonai garrantzitsuena omen da».
Erakusleiho honek «lan dexente dauka. Besteek ere, baina honek detaile asko ditu». Antolatutako ikastaroan «aurreko txandaren batean baina ordu gutxiago izan ditugu lantzeko eta orduan etxerako lanak izan ditugu». Ordu asko izan dira baina «kontent gelditu ginen lanarekin eta sariarekin ere bai».
Mujikak uste du «garrantzitsua dela lehiaketa hauetan parte hartzea. Ona da gure dendarentzat». Sari hau baino lehen, egiten diren lehiaketetan «beste batzuk irabazi ditugu. Bigarren eta hirugarren batzuk eta uste dut lau aldiz irabazi».
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.