Borrar
Aurtengo uztailean ere jarduera eskaintza zabala eskainiko dute bi programek.
Uda jolas eta Udabentura programetako izen-ematea bihar zabalduko dute

Hondarribia

Uda jolas eta Udabentura programetako izen-ematea bihar zabalduko dute

Uztailean egingo dira, 5 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta, eta aurten ere plaza kopurua handitzea eskatu du Udalak

A. URBIETA

hondarribia.

Jueves, 20 de marzo 2025, 21:07

Gazteria Departamentuak Uda Jolas eta Uda Abentura antolatu ditu berriz ere uztailerako, eta aurrez izena emateko epea bihartik hilaren 29ra bitartera izango da. Hala jakinarazi du Lupe Queiruga Gazteriako zinegotziak. «Uztailari begira, Hondarribiak berriro eskainiko ditu jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetzarako euskarazko espazioak, 5 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Badakigu aurreko urteetan Hondarribiko zenbait haur programetatik kanpo geratu direla, eskabide kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa izan zelako. 2024an, indarrean zegoen kontratua ahalik eta gehien zabaldu zen, eta Uda Jolas programan eskaera guztiak sartu ziren (246, benetako kupoa 220 izanik), eta Udabenturako eskaintza 120ra zabaldu zen (indarrean zegoen kupoa 100 zen). Aurtengorako, zabalkuntza egiteko ere eskatu dugu, herrian parte hartzeko ahalik eta eskaera gehienei erantzuteko».

Uda Jolas eta Udabentura udako programak enpresa esleipendun baten bidez eskaintzen dira, zerbitzu-kontratuaren modalitatean. Prestazioa 2023an esleitu zen, hiru urterako, eta urtebeteko luzapena egiteko aukera zegoen. Baldintza-pleguek programa bakoitzerako plaza-kopurua zehazten dute (220 Udajolas programan eta 100 Udabentura programan), baina ezartzen dute kontratuaren indarraldiaren barruan, eta benetako premiak hasieran aurreikusitakoak baino handiagoak izanez gero, kontratua aldatu ahal izango dela, kontratuaren prezioaren % 20ra arte, gehienez.

Kontuan hartuta muga eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 09/2017 Legeak ezartzen dituen oharrak, 2025erako programak plaza kopurua handitzeko aukerarekin eskainiko dira.

Udabentura

Iaz, 50etik 60ra bitarteko taldeetan, dinamika berriak planteatu ziren: Labenneko aqua park-erako irteerak, kayak, raftinga... 2025erako, antzeko dinamikak aurreikusten dira, astelehenetik ostiralera. Duela urtebete, Iparralderako irteerek izan duten arrakasta kontuan hartuta, parte hartu nahiko luketen pertsona guztiei NAN izapidetuta izatea gomendatzen zaie, familiek arin eta epearen barruan eska ditzaten adingabeak Frantziara bidaiatzeko behar dituen baimenak.

Aurreinskripzioak online egingo dira martxoaren 22tik 29ra, http://app.hondarribia.eus helbidean, edo aurrez aurre Gazteen Zerbitzuan (Javier Ugarte kalea 6, behea), astelehenetik ostiralera, 16:30etik 19:30era, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara; dagoenik bertan izena emateko prozesuari buruzko informazioa eskatu ahal da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Uda jolas eta Udabentura programetako izen-ematea bihar zabalduko dute