
Hondarribia
Txalok Elena Díazen 'Amak' antzezlana estreinatuko du ostiral honetan auditorioanSecciones
Servicios
Destacamos
Hondarribia
Txalok Elena Díazen 'Amak' antzezlana estreinatuko du ostiral honetan auditorioanEuskal antzerkiaren txanda da ostiral honetan Itsas Etxea auditorioan, 20.00etatik aurrera, 'Amak' komediarekin. Bi ordu lehenago zabalduko da leihatila, hamar euro balio duten sarrerak saltzeko. Hemezortzi urtez beherakoek bost ordaindu beharko dituzte. Egunean zehar Arma Plazako turismo bulegoan eta Kutxabank Tickets web orrian ere erosi daitezke.
Berriz ere Txalo Produkzioak konpainiak Hondarribia aukeratu du bere antzezlan baten estreinaldirako. «Alde batetik, Hondarribiko Udalak erraztazun guztiak ematen dizkigulako eta, bestetik, Hondarribiko publikoak beti ondo erantzuten duelako. Guretzat estreinaldi bat egiteko kondizio ezin hobeak dira». Aurrestreinaldia Urnietan izan zen asteazkenean.
Elena Díazek idatzitako eta Begoña Bilbaok zuzentzen duen 'Amak' komediaren lau protagonistak Intza Alkain, Iraitz Lizarrraga, Tania Fornieles eta Oihana Maritorena dira.
'Amak', ikastola bateko itxaron gelan atera ezinik gelditzen diren lau emakumeen arteko historio desesperagarria da. Egoera larri honek, mugarik gabeko ezusteko terapia batera eramango ditu eta bertan amatasunaren alde on eta txarrak ateratzen joango dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.