Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
2018an lehenengoz jo zuten Hondarribian eta larunbat honetakoa seigarren bisita izango da. I.A.
Taberna Ibiltariak bat egingo du larunbat honetan Euskaraldiarekin

Hondarribia

Taberna Ibiltariak bat egingo du larunbat honetan Euskaraldiarekin

Ahobizi eta belarripresten txapak jasotzeko lehen aukera izango da, 11:00etatik 14:00etara San Pedro kalean

Iñigo Aristizabal

Hondarribia

Viernes, 2 de mayo 2025, 20:11

Taberna Ibiltaria Hondarribira etortzen denean egun berezia da eta hori larunbat honetan da. Aurten 25 urte betetzen dituen talde bizkaitarrak San Pedro kalea girotuko du egunean zehar. Alaiki Elkartean hamaiketakoa egin ondoren Txantxangorri eta Loretxu inguruetan egingo dituzte lehen agerraldiak, 12:30etik aurrera. Arratsaldean aldiz, Lekuona eta Itxaropena parean izango dira geldialdiak.

Hogei pertsonaz osatutako talde honek azaltzen duenez, «eus-kara eta kantatzea gure zaletasun handienetarikoak direlarik, 2001-tik herririk herri gabiz jendea euskaraz kantatzen iminten. Beraz, ez doguz kantaldiak es-kaintzen. Egiten duguna herriko jendea kantatzen imintea da, guk zuzendu eta lagunduta. Hainbat musika tresna daukagula, ala nola akordeoia, txirula, biolina, jenbe (Afrikako tanborra) edo gitarra batzuk».

  • Maiatzak 3. 11 00etatik 14:00etara, San Pedro kalean mahai informatiboa. Izena-emateko eta txapak jasotzeko. Baita hurrengo larunbatean ere.

  • Maiatzak 8. 'Euskararen erabilera Hondarribian argiak eta itzalak' mahai-ingurua.

  • Maiatzak 15 Mintzodromo ibiltaria eta Miren Agur Meaberen hitzaldia.

  • Maiatzak 24 Erromeria, bazkari herrikoia (sarrerak salgai Basque, Branka, Itxaropena eta Ttopara tabernetan) eta Euskaraokea.

Taberna Ibiltariak argi dauka «musika eta kantak gure kulturaren aberastasun garrantzitsuak direla. Betidanik egon da lagunekaz kaleetatik abesteko ohitura baina apurke apurke gitxiagora doala esango geunke. Uste genduan ohitura polit hori ezin zala galdu. Euskeraz kantatzea euskera egiteko modu dibertigarri bat da, zalantza barik». Taldearen helburuak «Euskal Herriko abestiak kalean eta tabernetan kantatzeko ohitura zaharra berpiztea eta, aldi berean, euskara indartzea dira, baita bide batez jendeak ordu batzuez atzineko kantak abesten eta gogoratzen gozatea».

Musika jotzen eta kantatzen hasi baino lehen «jendearen artean liburutxu batzuk banatzen doguz abestien letrakaz. Liburutxu horrek gehienetan guk geuk egin eta ordaintzen doguz gure kontura, eta gainera ez doguz gero berrezkuratzen, jendearentzako itxiz. Beraz, jendeari emon emoten dautsoguz, eta esan beharra dago jendeak oparia eskertzen dauala beti»

Euskaraldiarekin bat

Eta Euskaraldia ate joka dugun honetan, Taberna Ibiltariak ere bat egiten du ekimen honekin. Aste honetan herri batzordeak egitarauaren azken detaileak ixten ibili da eta larunbat honetan San Pedro kalean jarriko dute mahai informatiboa, 11:00etatik 14:00etara, apuntatzeko edota txapak jasotzeko, aurretik izen eman dutenek. Eta jada 700dik gora norbanakok eman dute eta 120 entitatek.

Maiatzean egingo dituzten ekitaldien berri eman, eta haietan parte hartzeko deia egin dute herriko eragileek. Hizkuntz ohiturak aldatzea helburu, hainbat egitasmo izango da maiatzean zehar Hondarribian. Norbanako zein entitateen izen-ematea eta parte-hartzea sustatzea da helburu nagusia, 'Euskarari ximiko' lelopean, euskararen erabileran joera-aldaketa bilatzen da.

Euskaraldiaren hasiera-eguna bera -hilaren 15a- da norbanako zein entitate gisa egitasmoan izena emateko azken eguna. Ohi bezala, ahobizi zein belarriprest, egitasmoan parte hartzen dutenek txapa bereizgarria jantzi beharko dute soinean. Larunbat honetan ez bada, hilaren 10ean edota hilaren 15erako iragarrita dagoen txapa jartzeko ekitaldian ere izango da izena eman eta txapak jasotzeko aukera.

Euskaraoke herrikoia

Herri-kontzientzia piztu eta ohiturak aldatzeko mugarri izan dadin Euskaraoke herrikoia antolatzeko apustua egin da aurtengoan. Maiatzaren 24an egingo da, eta egun osoko ospakizuna izango da. 12:00etan erromeriarekin hasita, 14:00etan bazkari herrikoia egin, eta 16:00etatik aurrera euskal kantak nortasuna pizteko sugar bilakatu nahi ditu egitasmoak.

Deia egina dago: bakarka zein taldean hartu daiteke parte. Hiru kanta hautatu, eta zer ordutan aritu nahi duen zehaztu behar du abestuko duenak. Maiatzaren 11 izango da izena emateko azken egina. Ezinbestekoa izango da izen-emate hori burutzea, egunean bertan inprobisatzeko aukerarik ez baita izango.

Bestalde, Blagan Euskara Elkarteak antolatutako bazkarirako txartelak jadanik salgai daude, 15 eurotan, Basque, Branka, Itxaropena eta Ttopara tabernetan.

Beste ekitaldiak

Ekitaldi sorta oparoan denetik topa liteke, adin guztietarako eskaintza da, gainera. Maiatzaren 8an, esaterako, Jaime Altunak gidatuta, Olatz Altuna, Saioa Zabala eta Mikeldi Zeberio adituek euskarak herrian bizi duen egoera izango dute gogoetagai 'Euskararen erabilera Hondarribian: argiak eta itzalak' izendatutako mahai-inguruan.

'Euskara eta artea' erakusketa kolektiboa ikusteko aukera ere izango da 9tik aurrera, haur eta gurasoentzako 'Parketarrak' egitasmoak lau ostegun hartuko ditu, eta 15ean mintzodromo ibiltaria eta Miren Agur Meaberen hitzaldia egongo dira.

Besteak beste, Kemen dantza-taldeak edota Gaztelekuak ere jarriko dute euren alea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Taberna Ibiltariak bat egingo du larunbat honetan Euskaraldiarekin