Borrar
Petti musikari beratarra.
Petti eta Etxeko Uzta bandak kontzertu bat eskainiko dute gaur Itsas Etxean

Hondarribia

Petti eta Etxeko Uzta bandak kontzertu bat eskainiko dute gaur Itsas Etxean

'XX eta bortz' diskoaren aurkezpen giraren barruan dago (22.00)

I. A.

HONDARRIBIA.

Viernes, 10 de enero 2025, 20:32

Auditorioan atzo eta bihar antzerkia ikusteko aukera izango da eta gaur musikaren txanda da. Gaueko 22:00etatik aurrera Petti eta Etxeko Uzta bandak 'XX eta bortz' diskoaren giraren barruan dagoen kontzertua eskainiko dute. Sarrerak zor-tzi euro balio ditu.

Petti Beran jaio zen 1973an eta oso gaztetatik hasi zen musika egiten. 1999an argitaratu zuen bere lehen diskoa eta joan den urtean, hamairugarrena, 'XX eta bortz' izenekoa. Lan honekin musikari beratarrak 25 urteko ibilbidea ospatu nahi izan du. Egin ditu diskoak, kontzertuak eta askotan kolaborazioak. Adibide gisa, joan den urteko urrian Kultur Etxean Ana Galarragarekin batera 'Gau beltza' poesia saioa eskeini zuen.

Batzutan bakarka aritzen da Petti eta bestetan, gaurkoan bezala, berak sortutako Etxeko Uzta bandarekin. Joseba Irazoki (gitarra), Iñigo Telletxea (baxua) eta Igor Telletxea (bateria) dira talde horren partaideak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Petti eta Etxeko Uzta bandak kontzertu bat eskainiko dute gaur Itsas Etxean