Borrar
Lore Erriondo, Txomin Sagarzazu eta Eñaut Aiarzaguena unitate didaktiko berriarekin. F. DE LA HERA
Ondare kulturala transmititzeko bigarren unitate didaktikoa, prest

Ondare kulturala transmititzeko bigarren unitate didaktikoa, prest

Hezkuntza zentroetara helarazi da eta Arma Plaza Fundazioren webgunean eskuragarri dago proiektua

E. P.

HONDARRIBIA.

Jueves, 4 de julio 2019, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ikasturtea bukatu aurretik Arma Plaza Fundazioak «proiektu kuttun» baten bigarren unitatea kaleratu du Hondarribiko ondare kulturala transmititzeko helburuarekin. «Gizarteratzeko tresna duin eta aberasgarria» da, goraipatu zuen Txomin Sagarzazu alkateak udaletxean burututako aurkezpenean. Gaztetxoei begira sortu den tresna bat da baina, askotan gertatzen den bezala, «gure seme-alabatxoen bidez etxera iristen diren gai asko, guretzat ere zirraragarriak izaten dira».

Lore Erriondo, hainbat kideren laguntzarekin, proiektuaren burua da. Lehen Hezkuntzarako zuzenduta dagoen egitasmoa da. Helburua sei unitate ateratzea da -honako hau bigarrena da-, ikasmaila bakoitzeko bat. Horretarako lan talde iraunkorra sortzen dute Oihana Lekuonak, Eñaut Aiarzaguenak eta Lorek berak. Unitatearen arabera aditu desberdinak izaten dituzte. Kasu honetan, erromatarren garaia eta Erdi Arorako, Lourdes Odriozolaren laguntza izan dute. «Atal historikoari buruz iradokizunak eman dizkigu», azaldu zuen Erriondok.

'Itsasoa gara' izena darama bigarren unitatea. «Dagoeneko zazpi-zortzi urte dituzten haurrentzako pentsatuta dago. Zientziaren trasmisioa jaso dezakete haiengana egokitzen badugu. Horrek ez du esan nahi edozer gauza ematen diegula. Oinarri zientifikoa dauka eta bertan bestela topatuko ez duten informazioa jasoko dute herriari buruz». Hondarribiko ikasle guztiek dagoeneko ikastetxetan daukate unitatea. Argitaratutako lehenengo unitatean bezala, gaiak aurkezten jarraitzen du 'Martxela' baleak.

Eskerrak eman nahi izan zizkien Lorek Ken Zazpi musika taldekoei. «Izenburu berdina duen abestia, 'Itsasoa gara', bertan erabiltzeko baimena eman digute eta bertan entzun daiteke». Leinuei, soinekoei, erromatarrei, elikadura, gazteluei edo ekonomiari buruz (trukean oinarrituta) ere hasten da hizketan bigarren unitate didaktiko hau. «Intentzioduna da hemen agertzen den guztia», nabarmendu zuen Lore Erriondok. Gregorio Berrotaranen ahotsa ere entzun daiteke esteken bitartez horiei buruz berbatzen.

Idazteko, markatzeko, gainean eramateko, «malgua eta sendoa dena», pentsatuta dagoela azpimarratu zuen proiektuaren buruak. Beti herriko pertsonaiaren bat azaleratzen du unitate bakoitzak. Bigarren honetan Lourdes Zubeldia da, «orain dela pare bat urte herriko domina jaso zuena. Familiari eskerrak eman behar dizkiogu beraren irudia erabiltzen uzteagatik».

Gida liburua

Gainera, hezitzailearentzat gida liburu bat plazaratu egin da. «Agertzen den guztiaren bibliografia, esteka interesgarriak, artxiboak, liburu aldizkariak eta hainbeste eduki aurkitu daitezke osagarri edo beste ikas-maila batzuetan emateko gauza direnak». Oiasso hiriaren aztarnak, hiriaren izenak, alde zahar harresituaren ibilbide desberdinak egiteko gida, 'Artzu' baserriaren inguruko kontuak eta beste hainbat elementu trasmititzen ditu euskarri bezala funtzionatzen duen testuak.

Agertzen diren marrazki guztiak Eñaut Aiarzaguenak landu ditu, ez buruhauste gutxirekin. «Niri informazio guztia mastekatuta pasatzen didate eta hori guztia irudikatu behar dut. Lehenengo unitatean, Historiaurrean kokatuta zegoena, iruditegia ez zen hain zehatza baina honakoan janzkerak, ogibideak, askoz zehatzagoak dira. Dokumentatuagoa dago dena eta hori kontutan hartu behar da marrazkia egiterakoan».

Ez hori bakarrik, «teknikoki ez da berdina unitatean joango den xehetasun bat edo bi orrialdeko marrazkia». Orrazkerak, marabedien txanponak, garai horretako soinekoak edo erromatar garaiko eraikinak zehaztasun haundiarekin deskribatu egin behar izan ditu Eñaut Aiarzaguenak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios