
Hondarribia
Oinez zein korrika, ehun emakume baino gehiago Emekiren lasterketanSecciones
Servicios
Destacamos
Hondarribia
Oinez zein korrika, ehun emakume baino gehiago Emekiren lasterketanIñigo Aristizabal
HONDARRIBIA.
Lunes, 10 de marzo 2025, 20:49
Joan den urtean, azaroaren 25 ospatzeko egitekoa zen Emeki Elkartearen 'II Emakume Korrika' bertan behera gelditu zen eguraldi txarrarengatik eta igandean sekulako eguna atera zen eta gozatu zuten ehundik gora parte hartzaileek egitasmoaren bigarren edizioan.
Egitarauaren arabera, bost kilometroko ibilbidea egin behar zen, 10:00etan oinez eta 11:00etan korrika. Bigarren multzoko partaide askok, ia gehienek, erabaki zuten lehenengo txandan ere parte hartzea eta horrela talde handi bat sortu zen, kirol kairaino joan eta buelta egin zuena.
Oinezkoen artean zegoen Maite. «Lehenengo aldiz hartu dut parte. Uste dut horrelako egunak ospatu behar ditugula. Kuadrillakook erabaki dugu etortzea eta gure artean animatu gara. Uste nuen jende gehiago etorriko zela, baina hala ere giro oso polita dago».
Ibilbidea oinez egin zuten azkenak iristen ari zirenean minutu gutxi gelditzen ziren korrikako proba hasteko. Azken beroketekin batera, megafoniako musika alaiarekin animatu zuten neskek eta, hamar minutuko atzerapena ez zen oztopo izan martxan jartzeko. Ibilbide berdina egin zuten eta nabaria zen haien poza helmugara iristean.
Helmuga hala modukoa izan zen. Arku handi bat ipini zuten, baina inork ez zuen denborarik hartu, ezta sailkapenik egin ere. Jai moduan egin zuten lasterket, eta ez zen izan lehiakorra.
Hondarribiko Joelle pozik zen, ez bakarrik lasterketarekin, baizik eta emakumeen korrika taldea baten parte delako. «Irailean hasi nintzen eta nahiko azkar nabaritzen da hobekuntza». Duela aste batzuk «Irungo 10 kilometrotako lasterketan hartu nuen parte. Batzuk hura prestatu genuen eta beste batzuk, Behobia-Donostia». Distantzia erdia egin zuen, beraz. «Poliki-poliki joan gara, benefikoa delako eta giro onean».
Aldiz, Andrearentzat «lehenengo aldia da lasterketa batean parte hartzen dudala». Hala ere, «ez nuen beldurrik, distantzia entrenamenduetan egin izan dut». Galiziakoa da, baina hainbat urte daramatza Euskal Herrian eta euskaraz ederki egiten du. «Eguraldi paregabea etsa bista itzelak izan ditugu. Larrun ikusten da hemendik, oso kontent nago egun honekin».
Martxoaren 8aren inguruko hainbat ekitaldi gelditzen dira oraindik egiteke. Gaur, 17:00etan, liburutegian, Lupe Lekuonak ipuin kontaketa egingo du, lau eta zazpi urte bitarteko haurrei zuzenduta. Larunbatean, berriz, 'Bixi Bixi' pala txapelketa egingo dute Jostaldi pilotalekuan. Bien bitartean, Arma Plazan kartelen erakusketa ikusi daiteke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.