Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Hainbat gazteren laguntzarekin egin zuen 'Euskaraz kapen' murala Naiara Goikoetxeak Javier Ugarte kalean.
Naiara Goikoetxearen 'Euskaraz kapen' herrian egin den laugarren murala da

Hondarribia

Naiara Goikoetxearen 'Euskaraz kapen' herrian egin den laugarren murala da

Euskal Azokaren ekitaldietako bat izan zen eta Julia Lasa, Judas Arrieta eta Ainara Oskozen lanen jarraipena da

Viernes, 24 de enero 2025, 20:04

Joan den apirilean bukatu zuten lehenengoa eta dagoeneko badaude lau mural Hondarribian, herriko beste horrenbeste artistak egindakoak. Lehena Talaia Alai proiektuaren barruan egin zuen Julia Lasak, Talaia Bordariren ingurua goxoagoa egiteko asmoz. Hainbat ikasleren ideiak abiapuntu bezala hartu ziren orduan.

Ondoren Judas Arrietak maiatzeko bi egunetan Muliate auzoan margotu zuen bere 'Etorkizuna', auzoko eta herriko hainbat pertsonen aurpegiak jasotzen dituena. Azken asteetan hutsik zeuden paretak bete dituzte Ainara Oskozek auditorioan 'Murgildu' mural hirukoitzarekin eta Naiara Goikoetxeak Javier Ugarte kalean, BAZen parean, 'Euskaraz kapen' lanarekin. Azken hau Euskal Azokaren barruan egitea zen asmoa, baina eguraldi txarra zela eta, egun batzuk atzeratu zen eta gabon garaian margotu zuen Goikoetxeak, herriko gazte batzuekin batera.

  • Talaia Alai Julia Lasaren lana, ikastolaren ondoan.

  • Etorkizuna Judas Arrietak egin zuen Muliaten.

  • Murgildu Auditorioan, Ainara Oskozen eskutik.

  • Euskaraz kapen Naiara Goikoetxearena, BAZ parean.

Euskara bultzatzeko aritik

Garoa Lekuona Euskara zinegotziak azaldu duenez, «Maore Sagarzazu artistaren eskutik euskara sailaren irudia eta herrian euskararen erabileran kontzientzia pizteko asmoz Hondarribiko hitzekin osatutako leloen materialak sortzen ari ginela (poltsak, pegatinak, kartelak...), murala egitearen aukera sortu zen. Muralean ere, leloetan bezala, Hondarribiko euskara eta hondarribitarrak batzen zituen irudi bat nahi genuenez, Maorek Naiararekin lantzeko proposamena egin zidan». Momentu hartan, «Naiarak Kai Zaharreko ideia aurkeztu zigun eta argi izan genuen bertan azaldu behar zuen leloa 'euskaraz kapen' izan behar zuela, 'kapen', Hondarribiko euskaran 'uretara buruz bota' esan nahi baitu. Hau da, sinbolikoki 'euskaraz buruz bota', 'euskaraz itsasora bota' edo 'euskaraz euskararen itsasora bota' izan daitekeena. Euskara eta itsasoa, gure nortasunaren bi aldagai nagusi direlako».

Azken urtean bultzatu diren lau muralak balore nagusi hauekin burutu dira: herritar artisten sorkuntza lanari balioa emanez, modu partehartzailean eginez, lelorik baldin badute, euskaraz eta herriko paretak eta kaleak alaituz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Naiara Goikoetxearen 'Euskaraz kapen' herrian egin den laugarren murala da