Borrar
Izaro auditorioan izango da.

Hondarribia

'Musikero' berri bat eskainiko dute bihar Izarok eta Joseina Etxeberriak

Abeslaria eta esatariaren arteko elkarrizketa musikatua 18:00etan hasiko da auditorioan

I. A.

HONDARRIBIA.

Viernes, 6 de junio 2025, 19:57

Amuaren eskutik hirugarren 'Musikero' egingo da bihar auditorioan, 18:00etatik aurrera, Izaro eta Joseina Etxeberriarekin. Hiru euro balio duen sarrerak ia denak aldez aurretik saldu dira eta bihar azken 29ak jarriko dira salgai auditorioko leihatilan.

Amuako arduradun den Ernesto Toledok eta Joseina Etxeberia esatariak 'Musikero' sortu zuten, Radio 3eko 'El sótano'ren bidea jarraituta. Laugarren Amua Festibalaren barruan estreinatu zen Gorka Urbizurekin eta bigarren gonbidatua 'El Drogas' izan zen.

'Musikero'n Joseina Etxeberriak eta gonbidatuak elkarrizketa bat izaten dute, bigarrenaren bizitzan garrantzia izan duten abestiak gogoratuz. Azkenik aktuazio txiki bat egiteko aukera ere egoten da.

Aurten beste 'Musikero' bat egingo da, azaroan burutuko den bostgarren Amuaren barruan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Musikero' berri bat eskainiko dute bihar Izarok eta Joseina Etxeberriak

'Musikero' berri bat eskainiko dute bihar Izarok eta Joseina Etxeberriak