Borrar
Jokai taldeak 'Mugarri' ikuskizuna eskeiniko du gaur arratsean Arma Plazan.

Hondarribia

'Mugarri' antzerki musikatua ikusgai, gaur Arma Plazan

Lekunberrin sortutako Jokai taldearen ikuskizunetako bat da

Iñigo Aristizabal

HONDARRIBIA.

Jueves, 3 de julio 2025

Datorren asteburuan burutuko den 'Auzo kultura da!' egitasmoaren aurrerapen gisa, gaur, 20:00etan, Arma Plazan Jokai taldearen 'Mugarri' antzerki musikatua ikusi ahal izango da.

2021ean Lekunberri sortu zuten Jokai Jon Artola Urrutiak eta Jabier Leoz Aristuk. Taldeak bertako eszena irauli nahi du, arte eszenikoen disziplina ezberdinak uztartzen dituzten bidezidor berriak esploratzen dituzten proiektu berritzaileekin.

'Larun' da haietako bat eta 'Mugarri' gaur Hondarribian erakutsiko dutena, Jabier Leozen jatorrizko ideia, zuzendaritza eta kudeaketarekin.

Antzerkia eta sustraiko musika dira ikuskizunaren bi ardatzak. Mugaz gaindiko proiektua da eta musika tradizionaleko elementuak, txalaparta erdigune, beste musika-tresna batzuekin uztartzen ditu: biolina, biolontxeloa, gitarra eta ahotsak. Mugan gertatzen diren istorioak zutabe hartuta, ahozko transmisioan oinarritutako ondare immaterialaren parte diren esperientziak berreskuratu, balioetsi eta zabaltzen ditu.

Kontatzen diren istorioak iraganaren parte badira ere, gure gaurkotasunari estuki lotuak daude. 'Mugarri' gaur egun milaka pertsonak bizi duten dramaren isla da, ez bakarrik gure mugan, baita munduan zehar altxatzen diren hainbat eta hainbat mugetan ere.

Lan honetan parte hartuko dute: Tere Sarriguren German (antzezlea), Maitane Urbizu Ruiz, Julen Lezaun Landa, Jabier Leoz Aristu (ahotsak), Julen Lezaun Landa (biolina), Eñaut Zubizarreta Mendieta (biolontxeloa), Cecilia Moreno Úbeda (gitarra), Sergio Lamuedra Calo, Jabier Leoz Aristu (txalaparta) eta Jon Artola Urrutia (errealizazioa).

Ikuskizuna publiko orori zuzenduta dago eta euskara da bere jatorrizko hizkuntza.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Mugarri' antzerki musikatua ikusgai, gaur Arma Plazan

'Mugarri' antzerki musikatua ikusgai, gaur Arma Plazan