Borrar
Ortzi Alonso Kultur zinegotzia eta Mitxel Arzak, aurtengo kartelaren egilea, hasi dira iada inauteriak bizitzen. I.A.
Mitxel Arzak hondarribitarraren olagarroak iragarriko ditu inauteriak

Hondarribia

Mitxel Arzak hondarribitarraren olagarroak iragarriko ditu inauteriak

Aurtengo lehiaketara 19 lan aurkeztu dira eta Arma Plazan daude ikusgai inauteriak bukatu arte

Iñigo Aristizabal

HONDARRIBIA.

Martes, 18 de febrero 2025, 19:44

'Atzamantzak' izeneko Mitxel Arzakek eginiko kartelak iragarriko ditu aurtengo inauteriak. Udaleko Kultura departamenduak martxan jarritako lehiaketara 19 lan aurkeztu ziren eta Javier Sagarzazu, Idoia Seijo eta Jonan Basterretxeak osatutako epaimahaiak hau aukeratu zuen. Beraz, bere egileak 450 euroko saria jasoko du.

«Poza» sentitu zuen Arzakek irabazlea zela jaikin zuenean. «Eta sorpresa ere bai. Betidanik daukadan afizio bat da eta beti edo askotan aurkezten ditut lanak. Inauterietan, jaietan... Eta hau izan da irabazi dudan lehenengo aldia. Urtetan joan naiz teknikak ikasten, inbestigatzen eta gauzak probatzen. Beste ba-tzuetan aurkeztutako kartelekin konbentzituagoa nintzen, baina saria orain etorri da».

Teknika aldatu zuen

Teknika aldetik aldaketa egin du aurtengoan. «Photoshopen saiakera batzuk egiten hasi nintzen baina ez nuen nahi nuena aurki-tzen eta orduan kartulinekin egiten hasi nintzen. Anaiak animatu ninduen, polita gelditzen ari zela esanez. Azken aldian photoshopekin teknika batzuk ikasiak nituen baina orain zerbait ezberdina egin dut. Gaur egun ez da asko erabiltzen teknika hori».

'Atzamantzak' (Aatrápalo erderaz) izena du kartelak eta olagarro bat ikusten da, itsasotik irteten eta Hondarribiko siluetara urbiltzen. «Kartela beteko zuen figura bat nahi nuen. Ez nekien ondo zein baina okurritu zitzaidan olagarro bat izan zitekela». Eta inauteriekin parekotasuna egiten du: «Batzuk mozorroak asko pentsatu eta prestatzen dituzte, traje bereziekin. Eta beste batzuk gehiago jotzen dute inprobisaziora. Hortaz ere bada nere kartelean. Berez ez dauka zen-tzu askorik, ezta mezu konkretu bat ere. Hondarbiko zerbait nahi nuen eta horregatik silueta hori eta itsasoarekin lotura. Eta hor nahastean dira periodiko paperak eta koloreak. Esango nuke badela inprobisazioa eta kaos pixka bat ere bai».

39 urteko hondarribitar honi inauteriak gustatzen zaizkio. Bere olagarroaren ildotik joango ote da aurtengo bere mozorroa? «Ba agian bai, baliteke. Lehiaketa irabazi dudalako argazkia atera genuenean ia jarri genituen gorro batzuk, pixka bat lotsa galtzeko, kartelarekin mimetizatzeko ere».

Udaletik lehiaketan parte hartu duten guztiei «eskerrak eman nahi dizkiegu eta Inauterietako egitarauan herritar orori parte hartzera eta gozatu dezaten dei egin nahi dugu».

Erakusketa Arma Plazan

Arzaken 'Atzamantzak' eta lehiaketara aurkeztu ziren beste hemezortzi kartelekin erakusketa montatu da Arma Plazako Interpretazio gunean. Martxoak 3 arte egongo da ikusgai, astelehenetik larunbatera goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mitxel Arzak hondarribitarraren olagarroak iragarriko ditu inauteriak