Mintzalagunako lanpostura aurkezteko azken eguna da gaur

I.A. HONDARRIBIA.

Euskaltzaleen Topaguneak lanaldi erdiko lanpostu bat bete behar du epe laburrean eta eskaerak gaurko 14.00ak baino lehen bidali beharko dira, min-tzalaguna@hondarribia.eus helbide elektronikora.

Hondarribiko Mintzalaguna egitasmoa kudeatzea izango da pertsona horren betebeharra eta hauek dira oinarrizko eskakizunak: Euskara ongi menperatzea (C1 maila edo baliokidea, edo titulua izan ezean epaimahaiak ezarritako euskara proba gainditzea), harreman pertsonaletarako gaitasuna izatea, gidabaimena eta autoa edukitzea, ofimatika programak erabiltzeko trebetasuna izatea eta gestioan eta planifikazioan eskarmentua izatea.