Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea zabalik dago jadanik

Mintzalaguna programak euskaraz bizi nahi duten herritarrak elkartzen ditu astean behin./
Mintzalaguna programak euskaraz bizi nahi duten herritarrak elkartzen ditu astean behin.

Astelehenerarte parte-hartzea gauzatu daiteke Udal Euskara zerbitzuan | Euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea besterik ez da eskatzen

E.P.HONDARRIBIA.

Zazpigarren urtez Mintzalaguna programa Hondarribian martxan jarriko da. Herrian euskaraz aritzeko guneak sortzen ditu proiektuak, bere erabileran eragiteko asmoz. Udalak Topagunea Euskaltzaleen Federazioarekin elkarlanean antolatzen duen egitasmoa da.

Pasa den ikasturtean laurogei petsona gehitu ziren eta aurten zenbaki hori mantentzea edo «zergatik ez gehitzea espero dugu», aitortu zuen Maria Serrano Euskara zinegotziak. «Ez da euskaltegira euskara ikastera joatea bezala, euskaraz hitzegitea da. Taldeak sortzen dira eta ondo hitzegiten duen bat arduradun bezala izendatzen da».

Prentsaurrekoan egitasmoaren koordinatzailea ere egon zen. Aritz Emparanek, mintzalaguna, «aisialdian euskaraz mintzatzeko programa bat dela» azpimarratu zuen eta hiru aldaera ezberdin azaldu zituen.

Alde batetik, mintzalaguna, «orain arte azaldu dugun moduan». Bestetik, guraso laguna programa, «duela urte pare bat martxan jarri zena eta poliki-poliki indartzen ari dena». Gurasoei eta haurrei beraien artean euskaraz hitzegiteko abagunea eskaintzen zaie Talaia, Ama Guadalupekoa eta San Jose ikastetxeen babesarekin.

Berritasun bat

Aurten, «modalitate hori indartzeko nahian», Musika Eskola, Kiroldegia eta Hondarribia Futbol Taldearen laguntzarekin, haurrak bertara eramaten dituzten gurasoek «han kafe bat ezer egin gabe hartu beharrean, beraien artean elkartze bat sortu nahi dugu euskaraz egin dezaten».

Izen ematea datorren astelehenerarte zabalik egongo da. Hondarribibiko Udal Euskara zerbitzura joz (Pampinot 12-14), mintzalaguna@hondarribia.eus helbidean edota labur.eus/hondarribia webgunean apuntatzeko aukera dago. «Hala ere, urtean zehar norbaitek izena eman nahiko balu, ateak irekita ditu», adierazi zuten antolatzaileek.

Más