Mintzalaguna egitasmoa kudeatzeko lanpostu baten eskaintza

I.A. HONDARRIBIA.

Euskaltzaleen Topaguneak lanaldi erdiko lanpostu bat bete behar du epe laburrean.

Hondarribiko Mintzalaguna egitasmoa kudeatzea izango da pertsona horren betebeharra eta hauek dira oinarrizko eskakizunak: Euskara ongi menperatzea (C1 maila izatea edo baliokidea, edo titulua izan ezean epaimahaiak ezarritako euskara proba gainditzea), harreman pertsonaletarako gaitasuna izatea, gidabaimena eta autoa edukitzea, ofimatika programak erabiltzeko trebetasuna izatea eta gestioan eta planifikazioan eskarmentua izatea.

Hautesleen artean baloratuko da: Mintzapraktika egitasmoetan eskarmentua eta ezagutza izatea, Euskara Elkarteen mugimenduko ezagutza izatea, soziolinguistikari buruzko ezagutzak izatea eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna izatea.

Eskaerak eta curriculum vitaeak urtarrilaren 11ko 14.00ak baino lehen bidali beharko dira, mintzalaguna@hondarribia.eus helbidera. Behin eskaera denak jaso eta baloratu ondoren, proba eta elkarrizketak urtarrilean zehar burutuko dira.

 

Fotos

Vídeos