Borrar

Hondarribia

Laburbirak zortzi film laburren emanaldia ekarriko du bihar Kultur Etxera, Euskaraldiaren egitarauaren baitan

Euskaraldia auzoz auzoko aurkezteko ekimena Jaizubiara iritsiko da larunbat honetan goiz osoko egitarauarekin

El Diario Vasco

HONDARRIBIA.

Martes, 18 de marzo 2025, 19:58

Maiatzeko Euskaraldia girotzeko helburuarekin antolatu den programazioaren baitan, bihar ezinbesteko hitzordu horietako bat izango dugu Kultur Etxean, 19:00etan. Izan ere, Laburbira film laburren zirkuituaren XXII. ediziora aurkeztutako lanak ikusgai izango dira bertan.

35 lan aurkeztu dira orotara Laburbirara aurten eta horietarik, zortzi film hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen. Hala, 97 minutuko film labur sorta ikusgarria osatu da ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, eduki zein estiloz, horietako asko jada zenbait zine jaialditan saritutako lanak.

Hauxek, hurrenez hurren, aurtengo edizioan ikusgai izango diren film-laburrak: 'Prosopagnosia' (Ekain Martinez); 'Plazer bat' (Sonia Estévez); 'Betiko gaua' (Eneko Sagardoy); 'Europa' (Ekain Irigoien); 'Pentsatzen dut' (Karmele Mitxelena); 'Hor konpon' (Jone Arriola); 'Goodbay Kepler' (Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño, Iraia Yarto) eta 'Utlandsk' (Alba Lozano).

Larunbateko saioan mahai-informatiboa, haurrentzako txokoa eta hausnarketarako tartea izango dira, besteak beste

Auzoz auzo, Jaizubiara

Bestalde, larunbat honetatik aurrera, ezarriko dira Euskaraldia auzoz auzo aurkezteko mahai informatiboak herrian. Larunbat honetan Jaizubiaren txanda izango da; martxoaren 29an, Mendulurena; apirilaren 5ean Alde Zaharrean iznago dira; apirilaren 12an Amute Kostan eta maiatzaren 4an Portuan. Ordutegi bera izango da kasu guztietan: 11:00etatik 14:00etara.

Hiru orduko saio hauetan hiru gune prestatuko dituzte. Batetik, mahai informatiboa bera, Euskaraldiko informazioa partekatzeko espazioa da. Bertan, norbanakoek eta entitateek Euskaraldian izena emateko aukera izango dute. Bestetik, haurrentzako mahaia: euskaraz gozatzeko tailer eta jolasak eskainiko dira bertan. Gainera, xaxatzaileentzat tailer bereziak antolatzen dituzte. Txapa makina ere bertan izango dute, haurrek parte hartu eta sortzeko aukera izan dezaten. Eta hirugarrenez, helduen txokoa. «Euskararen erabilerari buruz hausnartzeko galdera-erantzun jokoa proposatzen diegu nagusiei. Gune hau elkarrizketa eta pentsamendu kritikoa bultzatzeko prestatuta dago», azaldu dute antolatzaileek.

Ekitaldia girotzeko, musika izango da, «parte-hartzaileei esperientzia atsegin eta dibertigarriagoa eskaintzeko».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Laburbirak zortzi film laburren emanaldia ekarriko du bihar Kultur Etxera, Euskaraldiaren egitarauaren baitan