KORRIKA TXIKIA ETA KORRIKA GAZTEA OSPATU ZIREN ATZO

KORRIKA TXIKIA  ETA KORRIKA GAZTEA OSPATU ZIREN ATZO

Ilusio haundiarekin parte hartu zuten gaztetxoek Korrika Txikian eta aurten lehenengo aldiz ospatzen zen Korrika Gaztean. Arma Plazatik hasita, herrian zehar aldarrikapena zabaldu zuten eta ibilbidea Santiago kalean bukatu zen. Gaurkoan Korrika festa izango da Gazte Xaiak antolatuta, udalaren laguntzarekin. 11.00etan erraldoi eta buruhandiak irtengo dira eta 12.30etan Abiyuan txaranga.14.00etan bazkari herrikoia izango da Kasino Zaharrean jarri den karpan eta arratsaldean bertsolariak, Andoni Ollokiegi, Suaia eta Ama Rebel eta DJ Unai eta DJ Arrak izango dute jendea girotzeko lana.