Borrar
Andres Muñoz, Mari Cruz Uranga, Bittori Balerdi, Mari Carmen Balerdi, Mari Jose Agirre, Izaskun Ugarte, Ana Mari Elizazu eta Isabel Mitxelena. I.A.
Ikastolaren sorrerari buruzko dokumentala estreinatu zen auditorioan

Hondarribia

Ikastolaren sorrerari buruzko dokumentala estreinatu zen auditorioan

Garai hartako sortzaile lehen irakasleak bertan bildu ziren, bai eta dozenaka ikasle ere

Iñigo Aristizabal

Hondarribia

Lunes, 24 de febrero 2025, 20:26

Oso giro politean joan zen 'Ero Haiek, Hondarribiko Ikastola sortu zutenetik 60 urte' Gari Garaialdek egindako dokumentalaren estreinaldia. Auditorioa ia beterik zegoen eta egun gutxi barru udaleko web orrian jarriko da bideoa, herritar orok ikusi ahal dezaten.

Emanaldia baina lehen, 1965ean ikastolaren sorreran izan ziren guraso eta irakasle batzuk elkartu ziren, bai eta hurrengo urtetako irakasle batzuk ere. Momentu goxoa izan zen, hunkigarria ere, eta ondoren ikusleak hurbiltzen joan ziren moduan, topaketa gehiago izan ziren, ikasle eta irakasleen artekoak.

Garoa Lekuona, Euskara zinegotziak, azaldu zuen nola jarri zen martxan dokumental hau egitea: «2023ko udarara joan behar dugu. Alkateak erabaki zuen Urrezko intsignia emateko prozedura aldatzea eta proposamenak eskatu ziren. EH Bildutik ikastolaren sortzaileen proposamena eraman genuen, baina arazo bat aurkitu genuen: Ez genekien zeintzuk ziren. Batzuk zein ziren bai, baina informazio oso gutxi genuen. Gehiago lortu genuen eta proposamena egin zen».

«Zerbait egin behar dugu»

Handik hilabete batzuetara, «Euskara zinegotzi izendatua izan nintzen, eta har hori neukan barruan. 'Honekin zerbait egin behar dugu'. Bizipen haiek kontatu zizkidatenekin egin hitz egin eta, ez nuen dokumental hitza erabili, baina galdetu nien ea kontatuko zuten. Eta baietz esan zuten. Momentu horretan Gariren proposamena iritsi zen. Etxeko norbait, ikastolan ibilitakoa, etxean ere lehenengo iturritik informazioa zuena... guztiz enkajatzen zuen».

Dokumentala «2024an estreinatu nahi genuen, 60 urte betetzen zirelakoan, baina gero jakin genuen 1965 jarri zela martxan ikastola». 2024 dela, 2025 dela, «nolatan orain arte ez da horrelako zerbait egin?» galdetu zuen Gari Garaialdek bere lana aurkezterakoan. «Zor genien».

Gaur egun «hain barneratua daukagu euskaraz ikasteko aukera, ahaztu egin garela nola iritsi ginen bertara». Arakatze prozesuan funtsezko galdera batzuk baziren: «Hau norbaitek hasi zuen. Bada garaia hau martxan jarri zuten horiei guztiei galdetzeko: noiz, nola eta zergatik jarri zuten hau martxan». Garai hartako guraso bultzatzaileekin eta hainbat irakaslerekin elkarrizketak egin ditu eta «hemen gelditzen da, ikusteko eta ikasteko»

Guztion oroitzapena

Emaldiaren ondoren, Igor Enparan alkateak hartu zuen hitza. «Hemen bildu garenak ikastolako komunitateko kideak garela, gehien, behintzat, edo gertutik sentitzen ditugunak. Gertutasun hau uste dut guztiona dela eta gaur hemen ospatzen dugun oroitzapen ekimen hau guztiona ere badela».

Dokumentala egitea «udaletik sustatutako ekimen bat da baina herritik bultzatutako ekimen bat izan zen ikastolaren sorrera». Gari Garaialde eta Javi Juliori «eskerrak eman nahi dizkiet ikerketa lan bat egin izanagatik, mimo handiz gainera. Herriari eskaintzeagatik dokumentu hau, herriarentzat izango dena».

Ikastolaren sorrera euskararekiko «lotura handia daukan urrats bat izan zen. Baina ez bakarrik euskararekin. Frankismoaren testu inguruan sortutako ekimen bat izan zen. Eta orduan oinarrizko eskubideak ez zirela errespetatzen. Zenbait guraso elkartu ziren, egoera aztertu eta ikastola sortzea erabaki zuten. Udalaren aldetik, herriaren aldetik, ikastolako komunitatearen aldetik, eta guztien aldetik, eskerrik asko hartu zuten konpromiso horrengatik».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikastolaren sorrerari buruzko dokumentala estreinatu zen auditorioan