IGOR ENPARAN (ABOTSANITZEKO ALKATEGAIA): «Gehiengo osorik gabeko udala izatea nahiko genuke»

Abotsanitzen bigarren hauteskundeak izango dira igandekoak

I.A. HONDARRIBIA.

2015ean estreinatu zen Abotsanitz hauteskundeetan eta bigarren aldi honetan Igor Enparan zinegotzia da zerrenda burua.

-¿Nola joan da legealdia?

NAN
Adina
41 urte.
Ibilbidea
Lan Zientzietan lizentziatua eta Lan Harremantean diplomatua. Garraio enpresa batean egin dut lan eta langileen ordezkaria naiz.
Afizioak
Kirola egitea, irakurtzea eta familiarekin egotea.

-Sentsazio gazi-gozoa dugu. Gozoa, udalean lan egiteko ilusio haundiarekin aurkeztu ginelako eta mahai gainean hainbat proposamen eta ekimen jarri ditugulako. Nabarmentzekoa, mugikortasun mahaiaren proposamena, aho batez onartua eta gaur egun martxan dagoena. Adierazgarri nagusia ikusten dugu parte hartzearen inguruan, eredu bat da. Eredu hori beste sail batzuetara zabaltzeko beharra dago. Eta gazia, herrian aldaketa haundirik ez delako eman. Sentsazioa dugu PNVren 24 urteko agintaldi luze batetatik gatozela eta gainbehera datorren kudeaketa dela. Lau urte hauetan gauza nabarmenik ez da egin eta egin diren inbertsio nagusiak Diputazioatik egindako lanak izan dira.

-¿Nola da herriko alderdi bat izatea, alderdi nagusiaren babesik gabe?

-Baditu bere zailtasunak, batez ere komunikatzeko momentuan, baina oso pozik gaude eraman dugun dinamikarekin. Gure jatorria dator sinisten genuelako herriko arazoak herrian erabaki behar direla. Eta dinamika oso aberatsa lortu dugu, herri dinamikako ekimenak planteatu ahal izan ditugulako. Horrek asko asetzen gaitu, oso pozik gaude eta aurrera goaz, sinistuta gaude hori izan behar duela herri eredua.

-Oposizioko alderdi haundiena izan da Abotsanitz.

-Gobernu taldearen ikuskapen zorrotza egin dugu baina era berean 25 mozio aurkeztu ditugu. Horrek ere islada izan du herrian, nabari da mugitu garela. Baina ez da bakarrik hiru zinegotzien lana, talde bat gara.

-¿Nola ikusten dituzu hurrengo lau urteak?

-Gehiengo osorik gabeko udala izatea nahiko genuke. Udaleko kudeaketa eredua aldatu nahi dugu. Herritarrek parte hartu dezaten bilatu behar dugu. Ez dugu ulertzen adibidez 'Hondarribia' marka ateratzea eta herritarrek ez parte hartu izana. Edo kale berri baten izena erabakitzeko. Horrek aberasten du eta jendearen sensibilidea areagotzen du.

-¿Ze eskaini nahi du zuen alderdiak?

-Herritarrei Hondarribian bizitzea errazago egiteko proposamenak ditugu. Ezinbestekoa da aparkaleku bat edo bi egitea. Industria garbia sartu behar da, aberastasuna ekarriko duelako pertsona, enpresa eta herriari. Herrian lan egiteko ereduak bilatu behar ditugu, hondarribitarrak herritik kanpora lan egitera ez joan behar izateko. Auzoak modu orekatuago batean garatu behar dira, ez bakarrik Portua eta alde zaharra. Alokairuko etxebizitza publikoa egin behar da, behar handia dago, eta etxebizitza turistikoen merkatua reglatu. Euskararen erabilerari bultzada bat eman behar zaio eta Irunekin lotura erosoagoa egin behar da, batez ere oinezko eta txirrinduentzat. Azkenik, ezinbestekoa da pertsonal faltari heltzea.