Borrar

Hondarribia

'Hondarribia Sormen Hiria' lehen kultur beka martxan jarri du Udalak

6.000 euroko bi diru-laguntza emango dira eta aurkezteko epea apirilaren 5ean itxiko da

I. A.

HONDARRIBIA.

Martes, 25 de marzo 2025, 20:06

'Hondarribia Sormen Hiria' lelopean 6.000 euroko bi beka eskainiko ditu Udalak. Ortzi Alonso Kultura zinegotziak azaldu duenez, «lehen zeuden aspaldiko kultur sormenerako dirulaguntza deialdia eguneratu dugu. Herrian hamar urtez erroldatuak egon diren sortzaileak aurkeztu daitezke eta sormen artistikoko diziplina anitz kontuan hartuko dira: pintura, eskultura, obra grafikoa, argazkigintza, ikus-entzunezkoa eta zinemagintza, komikigintza, arte eszenikoak, musika eta konposizio digitala.

Herriko sortzaileei, «bekari esker garatutako proiektuak jendaurrean aurkezteko aukera eman nahi diegu Udaletik». Ostiral hontan, 19:00etan, zabalduko den Maddalen gune kulturalean izango da hori.

Beka deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, beste batzuen artean, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute: Eskakizun agiria behar bezala beterik; egiaztagiri akademikoak eta Curriculum Vitae dokumentua (bertan agertu baina justifikatuta geratzen ez den esperientzia ez da inolaz ere kontutan hartua izango); errolda agiria, gutxienez hamar urtez Hondarribian bizi izan dela egiaztatuko duena; garatu beharreko proiektuari buruzko memoria laburra, aurrekontua eta iraupena bertan sartuz; eskatzaileak burututako obrarik berriena jasotzen duen argazki-dossierra, baldin badu behintzat; aurkeztutako proiektua lehenagotik eginda ez dagoenaren zinpeko aitorpena; eta eska-tzaileak jasotako laguntzen zerrenda eta hauen zenbatekoa.

Baloratzeko irizpideak

Deialdiaren ebazpenari begira hauek dira baloratzeko irizpideak: Eskatzailearen dedikazioa lan horretan; adina, gaztea izateari lehentasuna emanez; zenbat eta nolako laguntzak jaso dituen erakundeetatik; proiektuaren interesgarritasuna, kalitatea eta originalitatea; aurkeztutako proiek-tuaren edo hori egiteko aukeratu den zentro edo irakaslearen ezaugarri, gaitasun edo izen ona; emakume sortzaileen proiektuak; euskararen aldeko jarrera proaktiboa duten proiektuak.

Bestalde, ezin izango da bekarik eman sexua dela-eta diskriminatzaileak diren edo emakumeenganako gorrotoa sustatzen duten proiektuetarako.

Beka bakoitzaren dotazioa, gehienez, 6.000 eurokoa izango da eta bi epeetan ordainduko dira. %60 esleitzerakoan eta %40 egindako lanaren memoria dokumentatua aurkezterakoan eta bekadunek Udalari eman behar dioten arte lana entregatzerakoan.

Eskaerak BAZaren bidez edo Hondarribiko Udalaren web orriko Sarrera Erregistroan bide elektronikoz aurkeztu beharko dira eta hori egiteko epea apirilaren 5a arte da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Hondarribia Sormen Hiria' lehen kultur beka martxan jarri du Udalak