Maiatzaren 18an herriko hainbat abesbatzek hartuko dute parte Herri Kanta jaialdian. I.A.

Hondarribia

Herri Kanta jaialdian izena emateko epea astelehena arte

34. saioa maiatzaren 18an ospatuko da Gipuzkoa Plazan

Iñigo Aristizabal

Hondarribia

Jueves, 1 de mayo 2025, 20:17

34. urtez Kultura departamentuak antolatuta Herri Kanta jaialdia ospatuko da maiatzaren 18an, goizeko 11:30ean Gipuzkoa Plazan

Publicidad

Bertan parte hartu nahi duten abesbatzek BAZen izena eman beharko dute maiatzaren 5a baino lehen, taldearen izena, zenbat partaidek osatzen duten taldea, zuzendariaren izena, harremanetarako pertsonaren izena, telefonoa eta helbide elektronikoa, eta bazkarira joango diren partaideen kopurua adieraziz.

Parte hartu ahal izateko, abesbatzek ondoren zehazten diren baldintzak bete beharko dituzte Ahots berdinekoak edo mistoak izan litezke eta bertako kideak 16 urtez gorakoak izango dira. Abesbatza bakoitza gutxienez zortzi kidez osatuko da. Talde bakoitzeko kideen % 80 gutxienez, hondarribiarrak izango dira, Hondarribian jaioak edo bertan bizi direnak. Kanta guztiak Euskal Herriko kantak eta euskaraz kantatuak izango dira.

Talde bakoitzak, jaialdian zehar bi kanta abestuko ditu eta zuzendarien artean maiatzaren 7an 13:30ean Udaletxean egingo den bileran aukeratuko den beste abesti bat ere.

Kultura departamentuak jaialdiaren ondoren izango den herri bazkarira gonbidatuko ditu parte hartzen duten abesbatza guztiak. Bazkariaren ondoren, koruak herrian zehar ibiliko dira kantuz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad