'Herri Kanta Jaialdia' portuko elizan ospatuko da gaur

Herriko hamar abesbatzek eta Iruñeako batek hartuko dute parte

I. A. HONDARRIBIA.

Gaur 'XXX Herri Kanta Jaialdiaren' eguna da. Eguraldi txarraren iragarpena ikusita, ez da Gipuzkoa plazan ospatuko, Portuko elizan baizik, eta eguardiko 12.00etatik aurrera.

Partehartzaileak, hurrenez hurren, honakoak izango dira: Goxoki (zuzendaria, Alberto Lasa), Surbesta (Ander Ribes), Kardiñeruak (Aritz Enparan), Olagarro (Xabier Agirre), Zumardikoak (Iñigo Salaberria), Amute-Kosta (Bibi Garcia), Billabak (Aritz Enparan), Klink Korua (Aritz Gonzalez), Kasino Zaharra (Juncal Gaskon) eta Xarmanta (Pili Anuncibay). Bakoitzak, beraiek aukeratutako bina kanta abestuko dituzte.

Ondoren, Hondarribia, Bauona eta Iruñeak partekatzen duten Creacity proiektuaren baitan, Iruñeako 'Kortxeen lantegia' abesbatzak 'Oroipeneko portuan' eta 'Sorgin dantza' abestiak kantatuko ditu. Bukaeran, abesbatza guztiek batera 'Agur Jaunak' abestuko dute. Ondoren, Ardora jatetxean elkartuko dira bazkaltzeko ia 400 lagun.