Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Gaztañaga eta Sagardoy.
'Heriotza bikoitza' antzerkia igandean auditorioan

'Heriotza bikoitza' antzerkia igandean auditorioan

Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy dira protagonistak eta Mikel Zumeta hondarribitarrak idatzitakoa da

I.A.

HONDARRIBIA.

Viernes, 30 de marzo 2018, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Igandean, arratsaldeko 19:30ean, 'Heriotza bikoitza (Doble malta)' antzezlana ikusi ahal izango da Itsas Etxea auditorioan. Sarrerek sei euro balio dute eta iadanik Arma Plazako turismo bulegoan zein Kutxabank Tickets web orrian erosi daitezke.

Ze Onda Antzerki Taldearen lan honen kontzeptua eta zuzendari - tza Jon Ander Alonsorenak dira eta dramaturgia, aldiz, Mikel Zumeta hondarribitarrarena. Soziologian lizentziatua da eta entsegu eta diskurtso teorikoen zale eta idazle bezala eskarmentu luzea dauka. Batez ere poesia lantzen du, baina prosa eta ipuin laburrak ere idatzi izan ditu, bai eta zinema eta dokumental kritika eta laburmetrai eta telesailetarako gidoiak ere. Argazkigin- tzan, bideo sormen arloan eta musikan ere ibili ohi da.

'Heriotza bikoitza (Doble malta)' antzezlanak planteatzen duena, «heriotzari eta bizitzari, bizitzari eta heriotzari edo bizirik hiltzeari eta heriotzaren ostean zabaltzen diren ateei buruzko hausnarketa da», an- tzerki taldearen esanetan. «Fikzioak eta errealitateak leku bera parteka- tzen duten lerro finean dihardute aktore bik, lehenengo pertsonan hitz eginda, mintzaira poetikoa erabilita, absurdoa tarteka eta performatiboa berez. Gorputzak, soinu-giroak eta eta irudiak elkarren gainean jartzen dira, eszena bizitzaren eta heriotzaren puskekin betez».

Aipatzen diren bi aktore horiek ezagunak dira. Batetik, Miren Gaztañaga irundarra, eta bestetik, 'Handia' pelikulan erraldoiaren papera egiten duen Eneko Sagardoy.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios