Borrar
Ikasleek diagnostikoaren ondorioak eta hobekuntza proposamenak aurkeztu zizkieten alkate eta zinegotziei.

Hondarribia

Haurrek zinegotzien lekuak hartu zituzten udaletxean

Eskolako Agenda 2030aren ikasturte amaierako foroa egin zen

I. A.

HONDARRIBIA.

Jueves, 5 de junio 2025, 20:22

Herriko ikastetxe guztietako ikasle ordezkariak elkartu berri dira udaletxeko areto nagusian, Eskolako Agenda 2030 programaren baitan antolatutako Udal Foroan.

Ikasturtean zehar 12. Garapen Jasangarriko Helburua —Ekoizpen eta Kontsumo Arduratsua— izan dute aztergai, eta ikasleek udalerrian egindako diagnostikoaren ondorioak eta hobekuntza proposamenak aurkeztu zizkieten alkateari eta gainontzeko udal ordezkariei.

Ikasleek bi mailatako proposamenak azaldu zituzten: batetik, Udalaren eskumenekoak diren neurriak, eta bestetik, ikasleek eta herritarrek haien eguneroko bizitzan garatu ditzaketeen ekintzak.

2025-2026 ikasturtean Udalak eta ikastetxe parte-hartzaileek 'Esku-hartze Plana' abiatuko dute, aurkeztutako proposamenetako batzuk praktikara eramateko. Helburu nagusia gazteen parte-har-tze aktiboa bultzatzea izango da, jasangarritasunerako trantsizioan urrats eraginkorrak emanez herri mailan. Eskolako Agenda 2030 programak Hondarribiko hez-kuntza komunitatea eta Udalaren arteko lankidetza indartu eta gazteak herriaren etorkizuna eraikitzeko ezinbesteko eragile gisa kokatzen ditu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haurrek zinegotzien lekuak hartu zituzten udaletxean

Haurrek zinegotzien lekuak hartu zituzten udaletxean