Hamar taldek parte hartuko dute igandeko Herri Kanta Jaialdian

Herri Kanta Jaialdiak hogeita hamargarren saioa izango du igandean Gipuzkoa Plazan. / F. DE LA HERA
Herri Kanta Jaialdiak hogeita hamargarren saioa izango du igandean Gipuzkoa Plazan. / F. DE LA HERA

Ia 400 lagun elkartuko dira ondoren Ardora jatetxean egingo den bazkarian

I.A. HONDARRIBIA.

Igandean Herri Kanta Jaialdia ospatuko da Gipuzkoa plazan, goizeko 11:00etatik aurrera. Hogeitamargarren edizioa antolatu du udaleko Kultura departamentuak eta bertan hamar abesbatzek hartuko dute parte, denera 400 lagun inguruk.

Bakoitzak bina kanta abestuko ditu, beraiek aukeratutakoak eta denen lana bukatutakoan, Iruña, Baiona eta Hondarribia batzen dituen Creacity proiektuaren barruan, nafar hiriburuko Kortxeen Lantegia abesbatzak 'Oroipeneko portuan' eta 'Sorgin dantza' abestiak kantatuko ditu. Azkenik, abesbatza guztiek batera 'Agur Jaunak' abestuko dute. Eguna borobiltzeko, Ardora jatetxean bazkaria izango da, ia 400 lagunekin.

Hauek dira parte hartuko duten abesbatzak, haien zuzendariak eta absetuko dituzten kantuen izenburuak eta egileak:

Goxoki Abesbatza, zuzendaria Alberto Lasa, 'Baratze bat' (Pier Paul Berzaitz) eta 'Azken dantza' (Manex Pagola eta Jo Marisen moldaketa).

Surbesta, zuzendaria Ander Ribes, 'Xurian xuri' (herrikoia, Iñigo Salaberriaren moldaketa) eta 'Greziako itsasontzia' (Pantxoa eta Peio eta Lluis Llach).

Kardiñeruak , zuzendaria Aritz Enparan, 'Xirimiri' (Oskarbi, moldaketa A. Carton) eta 'Sing Sing Ati Ko folk&rolla' (Sorotan Bele, moldaketa Aritz Enparan).

Olagarro, zuzendaria Xabier Agirre, 'Kantuz' (Jose Mendiage eta Alexander Les Bordes) eta 'Athenryko Zelaiak' (irlandar herrikoia eta Pete St. John).

Zumardikoak, zuzendaria Iñigo Salaberria, 'Maiteaz galdegin zautan' (herrikoia eta Javier Busto) eta 'Mendirik mendi' (J. Zubimendi eta Sabin Salaberri).

Amute, zuzendaria Bibi García, 'Donostiako hiru damatxo' (herrikoia eta J.L. Blasco eta V.Coral) eta 'Maritxu, nora zoaz' (herrikoia eta Javier Busto).

Billabak, zuzendaria Aritz Enparan, 'Nere herriko neskatxa maite' (Benito Lertxundi, Jon Aperribay eta moldaketa I. Gezala) eta 'Segalariak' (Josu Elberdin).

Klink Korua, zuzendaria Aritz González, 'Xoxo ederra' (Lourdes Zubeldia etra José Ignacio López) eta 'Nera izango zen' (Joxean Artze eta Javier Busto).

Kasino Zaharra abesbatza, zuzendaria Juncal Gascón, 'Saratarra' (J.M. Bastida) eta 'Arotza' (Lekuona eta Salaberri).

Xarmanta Koroa, zuzendaria Pili Anuncibay, 'Egarri-egarri' (Lourdes Zubeldia etra José Ignacio López) eta 'Sehaska kanta' (Amelia Canpandegui).