Borrar

Hondarribia

Hamar taldek hartuko dute parte bihar 'XXXIV Herri kanta jaialdian'

I. A.

HONDARRIBIA.

Viernes, 16 de mayo 2025, 20:12

'Herri kanta jaialdiak' 34. saioa izango du bihar. Joan den urtean eguraldi txarrarrengatik auditoriora eraman behar izan zen baina bihar ohiko lekuan izango da, Gipuzkoa plazan.

Iaz bederatzi talde izan ziren eta bihar hamar izango dira, Marla Abesbatzaren estreinuarekin. Hauek dira 11:30etik aurrera parte hartuko duten taldeak, beraien zuzendariak eta abestuko dituzten kantuak:

Klink Korua, Aritz González, 'Boga boga' eta 'Ilunabarra'; Goxoki, Alberto Lasa, 'Txuriko' eta 'Ilunabarra'; Kardiñeruak, Aritz Enparan, 'Maitasun hitzak' eta 'Gure seme-alabak'; Amute-Kosta, Bibi García, 'Hirekin berriz ametsetan' eta 'Zenbat xubi du!'; Surbesta, Ander Ribes, 'Euskal Herrian euskaraz' eta 'Surbesta style'; Xarmanta, Pili Anuncibay, 'Kai zaharreko brixaran' eta 'La belle époque Hondarribian'; Olagarro, Xabier Agirre, 'Nere herriko neskatxa maite' eta 'Itsasoari begira'; Zumardikoak, Axel Carton, 'Boga, boga' eta 'Mendirik mendi'; Billabak, Aritz Enparan, 'Segalariak' eta 'Hondarribiko egun hodeigabea'; Marla Abesbatza, Axel Carton, 'Eguzkiloreak ekaitzaren ametsean' (euskal kantu modernoen popurria) eta 'Kantuz zure maitiak' (euskal kantu klasikoen popurria).

Bukaeran abesbatza guztiek batera, 1925eko Hondarribiko Euskal Festak / Lore Jokoen omenez 'Itsasoa laino dago' kantatuko dute eta amaitzeko, bertaratutako ikusleekin batera, 'Agur Jaunak'.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hamar taldek hartuko dute parte bihar 'XXXIV Herri kanta jaialdian'