Gure artean bizitako Euskaraldiaren balorazio oso positiboa egin du Udalak

Hainbat elkartek eta norbanakok parte hartu du Euskaraldian./
Hainbat elkartek eta norbanakok parte hartu du Euskaraldian.

Ia 2.000 pertsonek hartu dute parte, 1.580 Ahobizi eta 405 Belarriprest

I.A. HONDARRIBIA.

Gure herrian Euskaraldia nola bizi eta garatu denaren balorazio «oso positiboa» egin du Udalak eta zehazki Arantxa Berrotaran Euskarako zinegotziak. «Pozik gaude Euskaraldiak Hondarribian izan duen harreragatik eta herritarrek erakutsi duten jarreragatik ere».

Hamaika egunez euskaraz aritzeko eta elkartzeko sarea osatzea helburu nagusietako bat zuen ekimenarekin 1.985 izen-emate egon dira, 1.580 Ahobizi eta 405 Belarriprest. Generoari dagokionez, 1.290 emakumeak dira, 687 gizonezkoak eta 8 ez-binarioak. Emakumeetatik 1.030 Ahobizi dira eta beste 260ak Belarriprestak, gizonezkoetan 543 eta 144 da banaketa, eta pertsona ez-binarioetan 7 dira Ahobizi eta bakarra Belarripresta».

Hortaz gain, Berrotaranek aipatu duenez, «herriko 33 elkarte edo kolektibok bere elkartasuna adierazi dute Euskaraldiarekin argazkia atera eta publiko eginez. Pozik egoteko moduko iniziatiba izan dela uste dugu, herritarrengan zerbait piztu dela somatu da eta orain denon artean hurrengo urratsak eman behar ditugu. Hamabigarren egunean egonda, orain arteko urratsak ematen jarraitzea da egokiena».

Azkenik, Berrotaranek azaldu duenez, «datorren astean, Euskaraldiaren talde motorraren bilera izango dugu, eta orduan izango da aukera balorazio zehatzago bat egin eta etorkizunera begira aportazioak jasotzeko».

 

Fotos

Vídeos