Borrar
Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolak 'Arizona' antzezlana eskainiko dute maiatzaren 31n auditorioan.
Euskarari eta Euskaraldiari keinu egingo dio maiatzeko agenda kulturalak

Hondarribia

Euskarari eta Euskaraldiari keinu egingo dio maiatzeko agenda kulturalak

Igande honetan Musika Bandaren eta Boliviako Ensemble Moxosen kontzertuak izango dira auditorioan

Iñigo Aristizabal

Hondarribia

Martes, 6 de mayo 2025

Maiatza martxan da eta Udaleko Kultura departamenduak kultur ekintza mordoa prestatu ditu, haietako asko euskararekin eta Euskaraldiarekin lotuta.

Ostegun honetan, Blagan Euskara Elkartearen eskutik mahai-inguru bat antolatu da euskarak Hondarribian duen egoerari buruz hitz egiteko. Kultur Etxean izango da, 19:00etan eta hizlariak Olatz Altuna (Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria), Saioa Zabala (antropologoa) eta Mikeldi Zeberio (soziologoa) izango dira, Jaime Altunaren gidaritzapean.

  • Ostirala 9. 'Emakumea eta kirola' jardunaldia auditorioan. 18 30etik aurrera bi mahai-inguru.

  • Euskaraldia. Maiatzak 15ean hasiera eta maiatzaren 24ean jaia Santa María Magdalena plazan Erromeria, bazkari herrikoia eta euskaraokea.

  • Musika auditorioan. 10ean Jakes Txapartegi, Esther Barandiaran eta Iñaki Salvadorren piano emanaldia. 11n 12 30ean Musika Banda eta Rubén Simeóren kontzertua eta 20:00etan Ensamble Moxos.

Ostiral honetan 18:30etik aurrera auditorioan 'Emakumea eta kirola' jardunaldia egingo da, bi mahai-ingururekin. Garazi Lizarraga, Sara Mariezkurrena eta Junkal Alzugaray 'Osasuna, psikologia eta fisioterapia emakume kirolarien zerbitzura' gaiari buruz ariko dira eta 'Emakume atletek kirol profesionalean izandako esperientziak' kontatuko dituzte Teresa Errandonea, Izaskun Oses, Malen Osa, eta Jihad Essoubaik.

Ostiralean ere, 19:00etan, 'Euskara eta Artea' erakusketa kolektiboa zabalduko da Maddalen lokalean, Euskaraldiaren egitarauaren barruan. Eta ekimen beraren harira, larunbatean 11:00etatik 14:00etara Portuan mahai informatiboa egongo da eta herriko hainbat dantza talderen ikuskuzina.

Arratsaldean, aldiz, Biosnar triatloia egingo da eta 19:00etan auditorioan 'Piano baten inguruan: batzen gaituena' ikuskizuna eskainiko dute Jakes Txapartegi, Iñaki Salvador eta Esther Barandiaranek. Sarrerak hiru euro balio du.

Igande bi saio auditorioan

Auditorioan bertan beste bi emanaldi egongo dira igandean. 12:30ean Hondarribiko Hiria Musika Bandak eta Rubén Simeó tronpeta-jotzaileak eskainiko dute kontzertua eta 20:00etan Boliviako Ensamble Moxosen txanda izango da. Bietan ere sarrerek hiru euroko prezioa dute.

Aldiz, doan izango dira Trapu Zaharrak San Pedro kalean eskainiko dituen bi emanaldiak, 'Azkena eta bagoaz' 13:00etan euskaraz eta '¡La última y nos vamos!' 18:00etan gaztelaniaz.

Maiatzaren 15ak bi ardatz izango ditu. Bat, San Isidro eguna eta Guadalupen egingo diren ekitaldiak. Eta bestea, Euskaraldiaren hasiera, 18:00etan Kasino Zaharrean. Txapak banatzeaz gain, handik Porturaino mintzodromo ibiltaria egingo da. Gainera, 18:00etan liburutegian Miren Agur Meabe idazlearekin topaketa egongo da. Egun hortan bertan, 19:30ean Polborinan Txistulariei buruzko hitzaldia iragarri dute.

Aste hori bukatzeko, 15etik 17ra 'Hondarribia Itsas Herria', bigarren itsas topaketa ospatuko da. Larunbatean Emekiren 'X Emakume pala txapelketa' martxan jarriko da. Igandean, aldiz, 11:30ean Gipuzkoa Plazan '34. Herri Kanta jaialdia' egingo da eta goiz guztian zehar herriko hainbat kirol elkartek 'Hondarribia Baltsan' jardunaldi solidarioa burutuko dute.

Maiatzaren azken txanpan, 22tik 25era 'Hondarribia Dantzan' eskainiko du Kemen Dantza Taldeak. 12tik hasita, jantzi erakusketa egongo da Arma Plazan.

Euskaraldiaren egun haundia

24a egun potoloa izango da, Euskaraldiaren eguna. 12:00etan erromeria, 14:00etan bazkaria eta 16:00etatik gauerdira arte, euskaraokea, dena Santa María Magdalena plazan. Bestelakorik nahi duenak auditoriora jo dezake, Deja bu taldearen 'Itzulera' antzezlana ikustera (hiru euro).

Eta azken astea oparoa izango da ere. Hala nola, 28an ipuin kontaria izango da liburutegian; 29an Zinegoak emanaldia Polborinan eta 30ean Jaizkibel konpainiak 'Hondarribia Berdintasuna Hiria saria' banatuko du.

Amaitzeko, hilaren 31n Txikimusika egingo da Gernikako Arbolan; Itsas Etxean egunean zehar Zesta Festa diseinu topaketa egongo da eta gauean, 'Arizona' antzelana, Jon Plazaola eta Aitziber Garmendiarekin. Sarrerek 12 euro balioko dute.

Hori guztiari batu behar zaizkie txistularien igandeko alboradak, kirol kaian egiten diren azokak (brokante lehen eta bigarren igandean eta arte eta artisautza hirugarren eta laugarrenean) eta Parketararak ekimena, haurrentzako jolasak ostegun arratsaldetan, 8an eta 22an Puntaleko parkean eta 15 eta 29an Biterikoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskarari eta Euskaraldiari keinu egingo dio maiatzeko agenda kulturalak