Borrar
Jendetza bildu zen Santa María Magdalena plazan eta oholtza gainetik zein bertara igo gabe denek arratsalde polita pasa zuten kantuan. I.A.

Hondarribia

«Euskaraokean herri guztia egon zen ordezkatua»

Euskaraldiaren amaiera jaiean ia 80 kantu abesti zituzten haur, gazte eta helduek Santa María Magdalena plazan

Iñigo Aristizabal

HONDARRIBIA.

Lunes, 26 de mayo 2025, 20:48

'Ikusi mendizaleak', 'Ilargia', Aldapan gora', 'Guk euskaraz', 'Sarri Sarri', 'Arturo erregea', 'Loretxoa', 'Bakarrik nago'... eta, noski, Euskaraldiaren kanta ere entzun ziren larunbatean Santa María Magdalena plazan, Euskaraldiari agur esateko antolatutako Euskaraoke herrikoian. Ia 80 abesti eta beste hainbeste talde, arratsaldeko lautan hasi eta gaueko hamabiak arte.

Haurrak, gazteak, helduak, olinpiadetako taldeak, Gorka Sarriegi, Gabi de la Maza, baita koruak ere, jende ezberdin asko igo zen oholtzara, 700 inguru, eta behean gelditu zirenek ere izan zuten abesteko aukera, batez ere abesti potenteenetan.

Euskaraokearen biharamunean, Euskaraldiaren dinamizatzailea den Judas Arrietak adierazi due «oso ondo joan zela dena. Jendea oso gustora egon zen, oso pozik. Bazkariarekin hasi ginen, 120 lagun. Karpa azpian egin behar genuenez, hori zen muga eta tike guztiak saldu ziren». Eta bazkalostean eta zortzi ordu luzez, Euskaraoke herrikoia.

«Erronka haundia zen eta ez genekien ze erantzuna jasoko genuen baina parte-hartzea oso haundia izan zen»

Aitortzen du Arrietak «erronka haundia zela. Inoiz ez zen horrelako zerbait egin, ordu asko ziren, eta ez genekien ze erantzuna jasoko genuen. Baina aurreko astetan jendea apuntatzen joan zen eta parte-hartzea oso haundia izan zen».

Helburua zen «gune bat sortzea eta denek euskeraz aritzea. Saiatu ginen herriko entitate guztiak batzen». Konten dago Arrieta Euskaraokean «herri guztia ordezkatua egon zelako. Txikiak, gazteak, helduak, enpresak, partidu politikoak...».

Etorkizunean, zer?

Aurtengo Euskaraldia bukatu da baina ez dago aitzakirik hurrengo 354 egunetan ere euskaraz hitz egiten jarraitzeko. Kontuan izan behar da aurtengoan 1.208 parte-hartzaile izan direla, 890 ahobizi, 198 belarriprest eta 120 entitate. Aurreko saioetan baina gutxigo dira (1.453 lehenengoan, 1.351 eta 1.438) baina orduan baina mugimendu haundiago eragin du herrian eragiketa sozial honek.

Arrietak gogoratu du nola «herri batzarra sortu zen eta aurreko astetan hainbat ekimen egin ditugu. Orain balantzea egin behar dugu».

Egitarauaren barruan oraindik gelditzen dira irakurketa erraza saioa Udal Liburutegian (gaur) eta 'Parketarrak' Biteriko parkean (ostegunean). Baita ere, ekainaren 27a arte, 'Artea eta euskara' erakusketa kolektiboa Maddalen lokalean, ostiral eta larunbatetan 18:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandetan 11:00etatik 14:00etara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Euskaraokean herri guztia egon zen ordezkatua»

«Euskaraokean herri guztia egon zen ordezkatua»